Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / zaldizkuak

zaldizkuak

Asier Sarasua 2005/01/10 08:55

zaldizkuak.jpg Zaldizkuak columna de lluvia, lluvia modulada por el viento. • Erab.: Pluralian erabiltzen da beti. Ik. bota-ahalian jardun, euritte, eurizar, garratz jardun, goixan-behian jardun, mangia jardun, truxalak jardun, truxo, ufal, zaparrada.

  • "Eurixa holan eitten ebanian "zaldizkuak" esaten eben zaharrak."

(Eibarko Hiztegi Etnografikoa)

Gaur bertan irakorri dot Iñaki Zabaletaren liburu batian, "110. Street-eko geltokia". Berak halaxe diño:

Euritakoaren azpian itxaron zuen Angieren jaitsiera. Euria bizkor ari zuen eta haizeak zaldizkoak zekartzan zeharka.

etiketak: berbarik-berba, natura
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2005/01/20 12:14

Jodé, Markos. Gaur ikusi dot zure mezua.

Eta zelako galderia, gaiñera.

Nik liburua orain dala 15 urte inguru irakorri neban. Orduan asko gustau jatan, baina ez dakit zer ondorixo etarako ete neban.

Orain ediziño barrixa irakorri dot. Oinguan be gustau jata (ez horrenbeste, biharbada). Liburuaren lehelengo zatixa irakorritta, nere ustez ezin da esan Telleria etakidia danik. Izan leike, jakina, baina izan leike ez izatia. Bata zein bestia.

Ediziño barrixan amaieria irakorritta, jakina, ez dot uste dudarik dagonik.

Telleria
Telleria dio:
2005/01/10 12:47

Zaldizkuak gure tio batek erabiltzen jok eta definiziñuan emondako moduan: "Lluvia modulada por el viento".

Zaldizkua izateko haxia biharrezko konponentia dok, haixe indartsua gehixenetan, iparretik edo mendebaletik jotakua; zaparradia edo eurizarra edo bestelakuak haixe barik ezin egin zaldizkorik.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2005/01/10 12:09

eta zuri zer iruditu zaizu, Sarasua, protagonista, Joseba Telleria, etakidea dela?

anbiguo uzten du Zabaletak baina Euskal Herritik ihes egin duenez eta jendea maiz etakidea denez baita berak jakin barik ere...

Ixilpetik
Ixilpetik dio:
2005/04/12 12:34

iepa Kepa,

bai. Nik uste dot esangura bera dala. Hau da, euri-zutabeak. Haizeak alde batera edo bestera eruaten dittuan euri-zutabeak.

KepaDi
KepaDi dio:
2005/04/11 18:58

Aupa, Asier noraezean nenbilen eta halako batean zure blogarekin egin dut topo eta aaaahhh "Zaldizkoak" Beste adiera batzuk ere ba omen ditu. Beittu zer dioen Izagirrek: BARRAS DE LLUVIA QUE SE OBSERVAN CUANDO LLUEVE EN ALGUNA ZONA CERCANA Hots, norbera den tokian aterri baina hur euria. Hori dela-eta, "euri-zutabeak" ikusten dira

Ixilpetik
Ixilpetik dio:
2005/03/30 00:23

subnorlñaes de euskaldunes de mierda

erral
erral dio:
2005/01/25 12:31

Nik be aspaldi irakorri neban liburu hori eta gustau ein jatan. ETAkua zan ala ez, ba bueno... oso anbiguo gelditzen da, baina garaiaren arabera eta esaten duenaren arabera izan daiteke.

Bestalde, liburu haretatik gustatu jatan gauzetako bat, bi protagonistak batzen dituen zita da. Geltokiko publizitate poster horretan idazten dutena:

I'm suddenly alone because the sky is blue, the trees green, the street quiet, and because a dog, who is as alone as I am, is walking in front of me. I'm moving slowly but with a firm step. I think it is nighttime. Jean Genet - Funeral Rites.

edurne14
edurne14 dio:
2006/11/15 18:24

ba zuek sate zuten guztia egie da!norbattek ezautu nai badit idatzi edu_jauregi@hotmail.com era mezu bat

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz