Eibarko karta-jokoa
Eibartarrok ezagutuko dozue Ego Ibarra udal batzordea. Eibarko memoria eta ondare historikoa ikertzen eta jasotzen daben udal batzordia da. Liburugintza, hitzaldixak, erakusketak... "elitearentzako produktuak". :-) Orain best-sellerra. Joan zan astian kaleratu zeben Eibarko karta-jokoa.
Abenduaren 22xan kaleratu, eta pare bat egunian desagertu ei da Eibarko kiosko eta liburudenda guztietatik.
Kartetan Eibarko eraikin ezagunak, kale zaharrak, lanbidiak eta berbak agertzen dira. Esate baterako, eraikinen artian, Eibarko udaletxia, San Andres, Arrate, Santakurutz, itturri zaharrak, ermittak...
Lanbidiak be tarte haundixa dauke, eta pertsonai mordua agertzen da: lixiberia, granujia, arrainduna, forjarixa, raketistia, damaskinatzailea, eta abar.
Armagintziakin eta damaskinatuakin zerikusixa dauken berba zaharrak be agertzen dira: urre-gorrixa, urre-txortia, katua, otxabina... Berbok Eibarko Hiztegi Etnografikoa liburutik jaso dira.
Karten atzekaldia Leire Kareagak egin dau; kartetako irudixak Nahuel Visok eta Julen Zabaletak; konposiziño-lana Jose Valderreyk. Gasteizko Fournier etxiak kaleratu dittu kartok.
Marrazki gehixago Ego Ibarraren webguneko Eibarko karta-jokoa atalian.
Zorionak tartian ibili zarien guztioi. Hiru karta joku erregalau dittut gabonetan (Olentzeroko azken orduko erregalua ) eta pozik baino pozagoa geratu dira hartzaileak.
Neri hiru joko, baina etxe pareko Iralagoitianekua kartak saldu eta saldu zebilen Gabon arratsaldian.
ea hauekin zeozer egiterik dogun musian :-)