Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / 50 urteko glizinia Apalategi eta Maltzaga artean

50 urteko glizinia Apalategi eta Maltzaga artean

Asier Sarasua 2024/07/06 12:50
Bizi garenetik hantxe dago glizinia garaua Maltzaga inguruan.

Ama lorezalea dugu. Beregandik jaso dugu zaletasun hori eta lore-landareen inguruan dakigun apurra. Eta gogoratzen dudan umetako lehenengo oroitzapenen artean dago Eibartik Elgoibarrera gindoazela amaren ahotsa, "han glizinia loran".

Eibarko irteeran dago Apalategi-Maltzaga ingurua, Elgoibar eta Soraluzerako bidean (Donostia-Gasteizerakoan, alegia), eta, udaberriro, handik pasatzerakoan, hantxe loratu zaigu parean glizinia erraldoi bat, azkenengo 40-50 urteetan barrena.

Glizinia (Apalategi, Eibar) - 05

Glizinia Apalategi aldean (2024ko udaberrian).

Umetan Apalategiko errota zaharraren horma-hondarrak estaltzen zituen, Ego erreka bazterrean. Nork ekarriko zuen bertara? Apalategiko antzinako ugazabak haziko zuen? Txoriren batek ekarriko haziak non edo nondik?

Edozelan ere, hantxe zegoen glizinia morea 1975 ingururako, Apalategiko errotan.

Aspaldi eraitsi zituzten errotaren hondarrak (eta Eltzartzako biribilgunera eraman errotarriak) errepidea zabaltzeko, baina gliziniak aurkitu zuen irtenbiderik: Maltzagako tunelaren buruan loratu zen lehenengo eta Apalategi-Maltzaga artean ondoren.

Hantxe dago oraindik ere, errepide zaharrean goazenon ibilerak zaintzen.

Glizinia (Apalategi, Eibar) - 07

 

Glizinia (Apalategi, Eibar) - 06

 

Glizinia (Apalategi, Eibar) - 08

 

Glizinia (Apalategi, Eibar) - 09

 

Glizinia (Apalategi, Eibar) - 10

Glizinia Maltzagako tunelburuan (2024ko udaberrian).

Eltzartzagako garai bateko zubiaren aztarnak eta Apalategiko errotako errotarriak. Gaur egun Eibarko Azitaingo irteerako biribilgunean.

Eltzartzagako garai bateko zubiaren aztarnak (goiko partea bakarrik gorde zen, oin guztia berria da) eta Apalategiko errotatik jasotako errotarriak. Gaur egun Eibarko Azitaingo irteerako biribilgunean daude, 2000ko hamarkadan (?) egindako lanen ostean.

etiketak: historia, natura, eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz