Gora gure antxobillak!
Urtero kontu berbera. Hainbat herrialdetako zientzilari eta teknikariak elkartzen dira. Urtean zehar hamaika ikerketa egin dituzte, milaka datu batu dituzte, eta horien arabera erabakitzen dute ea zein den gure itsasoaren egoera. Edo hobeto esanda, ea zenbat arrain dagoen itsasoan eta zenbat jaso dezakegun, betiere hurrengo urteetan ere martxa berdinean jarraitu ahal izateko.
Gero politikoak elkartzen dira. Zientzilarien datuak hartzen dituzte, komuneko zulotik behera bota, eta nahi dutena erabakitzen dute. Une politikoak agintzen dietena, alboko estatuarekin izandako sal-erosketan adostutako, edo ez-dakit-zein gizarte esparruren haserrea baretzeko balio duena.
Oraingoan antxoa izan da. Batzuek 85 esan; politikoek 9 erabaki. Eta denok poz-pozik etxera.
Datorren urtean berriro gerra.
Baina lasai, gaiztoak frantsesak dira. Edo norvegiarrak. Edo marokoarrak... Eta bestela beti izango da Espainiako ministroren baten errua.
Gora gu eta gure antxobillak!