Gogorrak dira giputxak geró!
Atzo euskal telebistako esatari batek: "eskubian zegoena...". Gogorrak dira giputxak geró! Lau berba besterik ez dittue ikasi bihar baturako, eta ezin... Eskubi, laister, bezela, gera...
Beste batzuk aditz-sistemia goittik behera barriztu dogu, ehundaka berba barri sartu dittugu kaskezurrian, beste horrenbeste aldaera baztartu... eta ez gara ba larregi kejau. (Edo bai).
Hau guztiau, jakiña, maittasun osoz diñotset. Azken baten, behin baino gehixagotan aittatu dot, gipuzkoarrak dirala euren euskalkixa galtzeko arrisku haundixena daukenak. Hain dago hurrian batutik eze, konturau barik euren berbetia galduko dabela.
Bizkaittar, napar eta iparraldekuok askoz garbixago daukagu zein da etxeko erregistrua, eta zein estandarra. Batuaren eragina izugarrixa da, baina eutsiko detsagu guriari. Giputxak, ostera, belaunaldi bakar batian asko galdu dabe, eta txarrena: konturatu barik.
Hau da marka. Orain arte horretaz konturatu gabe, baina arrazoi oso osoa dezu Asier.
Aprobetxatu egingo det, hemen nagoen ezkero, zure orriarengatik zoriontzeko. Oso gustora irakurtzen det.