Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Toribio Etxebarria, "Viaje por el país de los recuerdos"

Toribio Etxebarria, "Viaje por el país de los recuerdos"

Asier Sarasua 2004/12/05 22:05

Viaje por el país de los recuerdos, Toribio Etxebarria, 1968Laster kaleratuko da Toribio Etxebarriaren Viaje por el país de los recuerdos liburuaren 3. argitarapena. Orijinala 1968xan kaleratu zan Mexikon, Toribio hil eta gitxira; bigarrena Eibarko udalak kaleratu zeban 1990ian, Juan San Martinen hitzaurriakin.

Aurreko ediziño bixak agortuta dagoz, eta 2005. urte hasierarako kalian egongo da hirugarren ediziñua. Argitarapen barri horretarako hitzaurre labur bat egin dot: Toribioren bibliografixian bildumatxua, eta biografixa motza.

Orain dala 6-8 urte irakorriko neban liburu hori, eta harrezkero beste birrittan irakorri dot. Larregi esatia izango da, baina beti pentsau izan dot, liburu hori derrigor irakorri biharko zebela Eibarko bigarren hezkuntzako ikasliak. Liburu hori barriro liburudendetan egotia pozgarrixa da benetan. Etxebarria bere gaztaroko ipuin eta kontakizunak batzen ahalegindu zan, beste inongo helburu barik, baina 1890 eta 1940 bittarteko Eibarko historixia, bizimodua eta ohitturak ezagutzeko liburu aparta eskindu zeskuan. Anekdota hutsetik hasi, baina benetako historia lokala egin zeban idazliak.

Asier Sarasua, Viaje por el pais de los recuerdosHarañegun arratsaldian deittu zesten Correotik: "oye! el libro ese de Toribio Echevarría que vais a sacar... te queríamos sacar una foto... con la primera edición del libro...". Julio Calleja ahalegindu da, baina nerekin jai dauka; ezin danian ezin da, eta argazkixak, naturaltasuna eta ni neu, gatxa alkarrekin ondo konpontzia.

Gaur dakar notizia El Correo egunkarixak.

Diario Vascon be antzerako artikulua.

orakulua
orakulua dio:
2004/12/06 22:32

Nik 10 bat urte da irakorri najuala, eta horixe baietz. Besterik etxuat irakorri Etxebarriarena, baina emoten jok norbere aittitta duala. Eta zenbat datu, eta zenbat jente, eta... gerraurreko Eibar usaindu egitten dok liburu horretan. Gaztiak be, gozatuko leukie eskolan. "Piedras como la de Bethel" irakortzen maittatu najuan mutiko isil eta ixa ikustezin hori. O.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blogeko gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz