Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Durangoko azokako osteratxoa eginda

Durangoko azokako osteratxoa eginda

Asier Sarasua 2004/12/04 23:55

Urteroko osteratxua egin dot aurten be. Badagoz urtero-urtero bete biharreko rito sakratu batzuk: sanblasak ein, Arrate egunian sagardaua edan, sanandresetan talua jan... eta Durangoko azokan sartu-urten bat egin.

Aurtenguan inoiz baino lehenago egin dot: lehelengo egunian bertan. Gustora egoten zan. Jendetxua bai, giro politta, baina beste egun eta urte batzuetako bultzakada eta zoramenik ez.

Lehelengo Badihardugu euskara elkartearen mahaixan egon naiz. 13:00-15:30 bittartian. Txandarik errezena; suertia euki dot. Liburu batzuk saldu, eta gero erostera.

Durangoko generua

Aurten pozik etorri naiz. Gastautako dirua eta jasotako materixala ikusitta... erosketa ona. Abadiñoko lexikoaz Gaminde eta Saltarain, Urdazubi eta Zugarramurdiko euskara Estibalitz Montoya, Lino-beharrak eta Dimako emakumeak, Urdaibai, uretako hegaztien gidaliburua Hidalgo eta Villar, eta Euskaria show Antxon Narbaiza.

Bai, ez dira best-sellerrak, baina nik Durangon holako liburuak erosten dittut beti. Merkiak eta normalian liburutegixetan topatzen ez diranak. Literaturia urtian zihar erosten dot (erosten dotenian).

Itzalak, Iban Zaldua

Ustez erosketia amaittuta, eta kotxera bidian nindoiala, hantxe ikusi dot Iban Zalduaren azkenengo liburua: Itzalak. Gustau eitten jata Zalduak zelan idazten daben. Literaturarik ez dot erosten Durangon, baina atzeko azala irakortzen hasi naiz...

"Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan. Ba al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen ninduzula; beste emakume batekin elkartzen zinela. Ez nuen ezaguntzen, baina jakin badakit ni baino gazteagoa zela. Umeak zurekin gelditzen ziren, noski, eta, ondorioz, etxetik alde egin behar zuena neu nintzen. Pisu konpartitu batera joan nintzen bizitzera. Irribarre egin nuen, zer bestela: beti egin dit grazia Arantzaren amesgaiztoen zehaztasunak; ni ez naiz sekula akordatzen neureez..."

Eta erosi egin dot.

Ipuinan amaieria jakitzeko, Itzalak.

Petrus
Petrus dio:
2004/12/24 22:30

Blog polita, Asier. Galdera bat Iban Zalduaren lanari buruz. Orain arte irakurri diodan gutxia gustatu zait baina zalantza batekin gelditzen naiz beti: benetan idazle ona da edo "efektista" hutsa? alegia, epe motzeko zirrara sortzen duten errekurtsoak erabiltzen dituena... soka luzeko idazlea izango dela uste duzu edo liburu batzuk barru bere mugak bistan geldituko diren horietakoa? Joder, galdera luzea atera zait, igual BBKko Literatura Eskolako foroan jarri beharrekoa ta ez hemen. Enfin, esango duzu, zure inpresioa jakitea gustatuko litzaidake soilik. (Atrebentzia ez bada eta guzti hori...)

Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2005/01/03 11:36

Jode Petrus! Ederra konpromisoa! :-)

Ez dakit ba zer erantzun. Behin baino gehiagotan aipatu izan dut foro batean edo bestean, ez naizela literatur kritika egiteko oso egokia. Irakurlea banaiz, baina hortik aurrerakoa nekez.

Nik Zalduari larregi ere ez diot irakurri. "Ipuin euskaldunak" irakurri nuen aspaldi, eta gustora irakurri nuen. Rekuerdo ona daukat, behintzat. Harrezkero, han-hemen aurkitu dut Zaldua: egunkarietan, Interneteko zenbait forotan, ipuni galduetan... eta erakarri egin nau beti.

Delibesetik baino hurrago dagoela Perez Revertetik? Ziurrenik. Hori efektista izatea dela? Agian bai. Baina hori ez al da idazle ona izatea? Bere ipuinak hartu eta amaitu egiten dira. Nik ez diot askoz gehiago eskatzen idazle bati: irakurtzeko gogoa sortaraztea, liburua eskuetan hartu eta aurrera jarraitzeko gogoa piztea. Nik irakurri diodan gutxi horretan, behinipein, piztu dit gogo hori.

Itzalak ez dut irakurri oindiokan. Aste batzuk barru esango dizut ea zer iruditu zaidan.

asier

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz