Eibarko berba berezixak
Bergarako Juan Martin Elexpuruk prest-prest dauka Bergara aldeko hiztegia lana. Bergaran eta inguruetan batutako milaka berba batuko dittu. Azken 20 urtiotako lana.
Inguruko euskereri be tartetxo bat emon detse liburuan, eta beste kontu batzuen artian, Oñati, Leintz eta Eibarko berba berezixak gehittu dittu.
Honek dira, bergar baten ikuspuntutik, "Eibartarron" berbak. Guk erabiltzen dittugunak, eta Bergaran eta Debagoienian ostera ez (bigarren lekuan Bergara aldian entzunaguak diranak):
- abendu/ miru
- ardi/ arkakuxu
- arriabar/ arri
- arrio eiñ/ atzeraka eiñ
- bezau/ ezi
- biargin/ langille
- buztarri/ uztarri
- duan/ debalde
- egundo/ sekula, iñoiz
- enor/ garitxu, garatxo
- enparau/ gaiñetiko, osterantzeko
- eritxi/ iritzi eretxi
- foball/ futbol
- gandor/ gangar, txantxar
- garandu/ irakurri, urkuldu, aletu
- granuja/ mutiko
- igabera/ urtxakur
- ipuru/ arabaota
- kantina/ marmitt
- kopiñ/ andere
- kurrikak/ porrikak
- laba-txirtxil/ kukaratxa
- marraskillo/ karakol
- motxailla/ ijitto, ijittano
- nabo/ arbi
- otxin/ diru
- parra-parra/ txirrista
- peora/ atarte, eskape bebarru, atai
- pitxada/ dejada
- saltamatxin/ matxinsalto
- tartako/ tartamutu
- txorokil/ kaskara, artakaskara
- txortabar/ abarsorta
Nik beste pare bat be gehittuko neukez: pella, barixako, aratuste, sosiuz, masma, ugaratxo, bili, erramu, katamixar, sanjuan sorba, ixu-egun (su-bedeinkatu egun), karrajo, hirutxur.
Liburua Gabon ingururako eukiko dogu esku artian. Zain gaozak, Juan Martin!