i + a, e o > ixa, ixe ixo
Zapatuan Leire Narbaiza ikusi neban kalian, aspaldiko partez. Hainbat barriketaren artian, galdera bat egin zestan: "zelan da Eibarren, pazientzia ala pazientzixia?" Ez dot uste kontu horretan zuri edo baltz esateko modurik dagonik, arauak beste salbuespen dagolako, baina Eibarren badago ehuneko haundi baten betetzen dan lege fonetikua.
Eibarren hauxe da arau orokorra: i + a, e o > ixa, ixe ixo
Kasu honetan hainbat dira adibideak, esate baterako:
gehien > geixen
bihar > bixar
ia > ixa
txilio > txilixo
lekario > lekaixo
kaiola > kaixola
abiada > abixada
goian > goixan
bizio > bisixo
esaiok > esaixok
nekien > nekixan
neikion > neikixon
Zumaia > Zumaixa
Ernio > Ernixo
Salbuespen dira, Bizkaiko hizkeren ereduaren aurka joaz, bihotz, gorantzia eta zorion (bixotz, gorantzixa, sorixon). Maileguen kasuan ere salbuespen ugari dago. Dena dela, oro har, esan daiteke gehienetan ez dutela x-rik hartzen, batez ere berrienetan: kriada, sosio, presio (precio), merienda, kalsio, komunio... Gure laginean ez dugu hitz horien artean x-dun forma bakar bat ere aurkitu. Badira sosixo eta komunixo bezalako formak darabiltzaten hiztunak, baina forma horiek, jatorriz, inguruko beste herri batzuetakoak dira gehiago, bai Bizkaia aldekoak (Mallabia, Zaldibar, kostaldea...), zein Elgoibarkoak; edo bestela, gazteek analogiaz sortutakoak. Larrañagak (Antzuolako euskara, 1998) ere antzeko oharra egiten du Antzuolarako, zaharrenek junio eta julio dioten bitartean, gazteak julixo eta junixo esaten hasi direla adieraziz. Elgetan, Bergaran eta Soraluzen ere antzeko joera jaso ahal izan dugu guk ere.
Erdaratik mailegatu diren eta –ia amaiera duten hitzetan, berriz, kontraesana handiagoa da. Oro har talde handi bi egin daitezke.
- erdaraz hiato direnek (-ía: filosofía, geografía...), gehienetan x hartzen dute Eibarko euskaran: filosofixa, jardinerixa, geografixa... Salbuespenak ere badira, hala ere (poesia...)
- erdaraz diptongo direnetan (industria, memoria, gracia, farmacia, acacia, historia, paciencia, burocracia....), gehienetan ez da x-rik hartzen: akasia, farmasia, industria, pazientzia, grazia, burokrasia.... Hemen ere salbuespenak badaude, berba batzuk bietara entzuten direlako: memoria / memorixa; historia / historixa. Baina joera nagusia horixe dela esango nuke.
Eibarreraren arauak idazten ibili zinazieneko aittan idatzixetatik atara dittut honek lerruok (asmau oin zein zan nere aittan eskribaua ;)):
HIATUAK a+a = ia .... alaba-alabía, hanka-hankía, bentana-bentánia, bota-botía (ken ama, ámama, aitta, áittitta, aitona, amona ala amonia ?) a+e = e ...... ándrengana, ikástoletara, báberi, pélotekin, pálekin, ... a+o = o ...... áhiztok, lókatzok, kákok, áizkorok, gáuzok, bótellok, pérlok, ...
e+a = ia .... ume-umía, seme-semía, ate-atía, etxe-etxía, paraje-parájia, kale,kalía, ... e+e = ie .... senideen-senidien, erreendako-erríendako, alkateen-alkátien, parkeetako-párkietako, ... e+o = io ... emakumeok-emakúmiok, lekaimeok-lekáimiok, esneok-esníok, berdeok-berdíok, abadeok-abádiok, ...
i+a = ixa ... mendi-mendixa, ogi-ogixa, piruli-pirulixa, bisturi-bisturixa, Athletic-Athletixa, i+e = ixe ... belarrietan-belarrixetan, begietatik-begixetatik, itxi-itxixetan, animali-animalixengan, ... i+o = ixo ... behi-behixok, euli-eulixok, herri-herrixok, harri-harrixok, ...
o+a = ua ... guraso-gurasua, atso-atsua, asto-astua, solo-solua, tximiño-tximiñua, kanto-kantua, o+o = uo ... neskato-neskatuok, oillo-oilluok, zulo-zuluok, harro-harruok, lorito-lorituok, ...
u+a = ua ... buru-burua, su-sua, espiritu-espiritua, amu-amua, katu-katua, ... u+e = ue ... zeru-zeruetatik, liburu-liburuekin, gertu-gertuena, ... u+o = uo ... erru-erruok, leku-lekuok, apurtu-apurtuok, tabu-tabuok, ... ERDERATIK HARTUTAKO HITZAK eo+a = eua .. video-bideua, mausoleo-mausoleua, museo-museua, espontaneo-espontaneua, peloteo-peloteua, ... ia (diptongua) +a = ia ... ciencia-zientzia, paciencia-pazientzia, industria-industria, ia (hiatua) +a = ixa ....... geografía-geográfixia, ortografía-ortográfixia, armería-armerixia,
“ERO” BUKATZEN DIRAN LANBIDEAK ETA LEKUAK armero armerua armería armerixia zapatero zapaterua zapatéria zapaterixia panadero panaderua panadéria panaderixia caramelero karamélerua karaméleria karamelerixia pastelero pastelerua pasteléria pastelerixia chatarrero txatarrerua txatarréria txatarrerixia escopetero eskopéterua eskopéteria eskopéterixia tabernero tabernérua tabernéria tabernía bombero bonberua bonbería “OR” BUKATZEN DIRAN LANBIDEAK cantor .................. kantoria boxeador .................. boxeadoria goleador .................. goleadoria pintor .................. pinttoria escultor .................. eskultoria “RIO” BUKATZEN DIRAN LANBIDEAK ETA LEKUAK secretario sekretarixua sekretarixia sekretarixia boticario botikarixua botikarixia botikia operario operarixua operarixia gregario gregarixua vicario bikarixua bikarixia funcionario funzionarixua funzionarixia legionario legionarixua legiñua emisario emisarixua emisarixia