Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Patxito "reloaded"

Patxito "reloaded"

Asier Sarasua 2007/12/04 18:10

Neolitikoan be aittatu neban kontu berbera blog honetan, traste honek egun batzuk besterik ez zeukazenian, 2004ko udan.

Ez neukan asmorik barriro errepikatzeko, baina azken egunotan belarrixak erre biharrean dittut, eta ez banaiz desahogatzen, lehertu egingo naiz (eta zubi-bezperan, ez jata komeni).

Orain dala 3 urte be antzera esan neban, umiekin erabiltzen diran txikigarrixen inguruan:

"Eta zein da gaur egungo modia? Ba, erderazko berbak eta txikigarrixak erabiltzia: besito bat emon, ikusi gatito maittia, ai nere kariñito politta.

"Horrek bihotzerria emoten desta. Eta oindiokan hotzikara haundixagua sartzen jata euskerazko berbak erabiltzen diranian: Emon patxito amatxori!, Ai, bihotzito!. Nun dago amatxito?"

Ajjjjjjj!!!

Holako beste bat entzutzen badot, Eferelgan eta Termalgin artian pasau biharko dot zubi guztia...

etiketak: Euskara
leire
leire dio:
2007/12/05 14:35

Bai, Asier , ez dakitt zelan aguantatzen dozun umien parkietan! Ni gutxittan egoten naiz, eta Couldina pote osua hartu bihar izaten dot :-) Jan bokadillo, hartu petisuis, ez jan txutxes......uffff! Hori da askok eta askok euskerarik ez dakixelako. Eta kasu honetan, pixka bat, es demasiado!!

asier
asier dio:
2007/12/05 23:24

Arazua ez dira euskaldun barrixak, Leire, edo euskera gitxi dakenak. Horrekin ez nitzake arrittuko eta larrittuko.

Gaur egun, "patxito" guuuuuztiz normala da Eibarko euskal hiztun askoren artian.

ane
ane dio:
2007/12/12 14:58

Nik berriz gauza okerragoa sufritzen dut . Txikigarri hoiek helduekin (nirekin) erabiltzen baititu lagun batek. "Hartuko deu kafetxo bat?", "Itxoin momentutxo bat", Eman poltsatxoa..." etabar luzea. Umetzat ote nauka?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz