Berbia emon
Joan zan astian, Euskerian egunian bertan (abenduak 3), Berbia Emon hitzarmena izenpetu genduan Eibarren, Badihardugu elkartian izenian.
Hitzarmen programia 1993an sortu zeban Eibarko udaleko euskera sailak, eta jarraipena eta dinamizaziñua ...eta kitto elkartian esku dagoz.
Programa honen helburua da, ume eta gazte eibartarreri, aisialdixan, euskeria erabiltzeko aukerak eskaintzia; euskerian erabileria sustatzia eskolaz kanpoko jardueretan. Gaur egun, dana dala, Eibarko elkarte guztieri zabaldu jakue programan parte hartzeko aukeria.
Aurtengo ekitaldixan, bi elkarte barrik izenpetu dogu hitzarmena (Escudería Eibar eta Badihardugu elkartia), eta sarixa emon detse Gorutz Abesbatzari, azken urtian egindako ahalegiñagaittik.
Gorutzekuak kantu pare bat kantau zittuen, eta gero pintxo-jana.
Zeozer lortuko ete da holako ekimenekin? Aurtengo saridunetako batek, ekitaldixan bertan, erdera ederrian esan zestan "me dejas sentar aquí". Ez dakit, ba, bide honetik doian ekimenori. Egixa esan, ez da erreza Eibarren holako kontuak sustatzia, eta bidia txiri-txiri egin bihar da, sosiguz eta prixa larregirik barik. Tira, ezingo da %100 lortu, baina erdixa lortuta be, ez da gitxi izango.