Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Badihardugu Durangoko Azokan

Badihardugu Durangoko Azokan

Asier Sarasua 2007/11/28 22:08

Aurten be Durangon egongo gara. Azken 4 urtiotan moduan, aurten be Durangon mahaixa ipiniko dogu Badihardugu euskera elkartekuak.

Elkartiak kaleratutako liburuetaz gaiñera, Deba ibar osuan kaleratu diran euskerazko liburuak eruaten dittugu, gehixenbat euskerian eta herri hizkeren ingurukuak.

Gezurra dirudi zelako mahai dotoria eukitzen dogu. Zenbat lan, zenbat ikerketa, zenbat liburu... Deba eskualdeko herri guztietan egin da azterlanen bat bertako euskeria eta ahozko ondaria jasotzeko, eta Durangoko azokan ikusten da hainbat lagunek azken urtiotan egindako lan izugarrixa.

Liburu gehixenak ezin izaten dira liburutegixetan topau (ediziño txikixak, udaletxe eta elkarte txikixak kaleratutakuak), eta Durangoko azoka eta Badihardugu elkartian mahaixa izaten da aukera bakarretakua argitalpenok jiratzeko.

Orain dala 3 urte bailarako euskerazko argitalpenen katalogua kaleratu genduan: 100 izenburu baiño gehixago. Aurten katalogua eguneratu eta berrargitaratu egin dogu, eta 3 urtian dozenaka lan kaleratu dira gure eskualdian. Bestiak beste, Badihardugu elkartiak bakarrik 10 argitalpen atara dittu epe honetan. Horrekin batera, Elgoibarko euskara, Eibarko euskara, Mallabiko euskara ...

Herri hizkerak, ahozko ondarea eta etnografixia gustatzen bajatzuz, Durangon topauko gaittuzu.

etiketak: Euskara
leire
leire dio:
2007/11/29 19:07

Asier, erretratua falta jatzu. Ez badakazu, aurten etarako dogu, eta holan ikusiko dau jentiak zelakua dan. Baillara gitxittan halakorik, horrittiok!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz