Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Pixkat vs. Pixkatian

Pixkat vs. Pixkatian

Asier Sarasua 2007/10/05 08:55

Gaur artikulu interesgarria dakar Erabili webguneak: EITBko Asier Larrinagaren Beranduago eta Geroago. Ez dakit zergaittik, baina nere aitxitxan beste bikote batekin gogoratu naiz: pixkat eta pixkatian.

Esate baterako, berak telefonoz deittu eta:

  • Asier, ama hor dagok?
  • Bai, itxoin pixkat.
  • Pixkat ez, pixkatian - berak hasarre telefonoz.

Tira, larregi zehaztia da, txikikerixetan sartzia; ez naiz sartuko "zuzen/oker" eztabaidetan. Ez dot horren inguruko araurik edo gomendixorik topau iñun. Gaiñera, aitxitxa Koldo zazpiki samarra be bazan :-)

Baina arrazoi apur bat be bazekan aitxitxak. Izan be, ez da bardiña leihua pixkat zabaltzia, edo pixkatian zabaltzia. Edo hartu pixkat vs. hartu pixkatian. Eta esango neuke, gaur egun, gero eta gehixago erabiltzen dala pixkat danerako, kasu guztietan: "etorri pixkat", "jarri pixkat", eta abar. Eta esango neuke "zaila" dala "pixkat" etorri edo jartzia.

Horretara, nere aitxitxak esango leukian moduan:

  • Denborazko kasuetan: pixkatian
    Itxoin pixkatian, etorri pixkatian, zaindu pixkatian...
  • Kantitatea, espazioa: pixkat
    Jan ogi pixkat, bota ur pixkat, jaso sukaldia pixkat...

Oharra: Idazkera zuzena ez da pixkat, pixka bat baizik, jakiña. Kasu honetan, baina, sasi-insumiso naiz. Hurrengo mezu baten beste insumisiño batzuk :-)

etiketak: Euskara
Josu
Josu dio:
2007/10/12 16:44

Ondo Asier, honen kontura diskusiñoren bat eukiko dot aspertzen naizenian. Hiztegixan ez, baña oharran sartu biharko litzake "pixkatian" baño "pixka batian" dala, ez? Noski, insumisiorako atia itxi barik...

Serafin
Serafin dio:
2007/10/05 13:53

Oso ondo Asier:

"pixkatian" sartu biharko juagu hiztegixan, eztok?

Serafin

asier
asier dio:
2007/10/12 11:43

Ez dot uste hiztegixan sartzekua danik. Izan be, hitza "pixka" da. Hiztegixetan hori agertzen da eta hori agertu bihar da.

Bestalde, nik ez diñot "pixkat" erabiltzia txarto dagonik. Ez dakit, egixa esan; iñun ez dot topau horren inguruko araurik edo argibiderik. Elhuyarreko hiztegixan, hori bai, denborazko adibidietan "pixka batean" agertzen da, ez besterik.

Esan gura dotena da, "pixkat" orokor horren onduan "pixkatian" be badaukagula, eta hori aberasgarrixa dala eta ez dogula ahaztu bihar.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz