Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Datorren igandean (urriak 7) hegaztien eguna Txingudin

Datorren igandean (urriak 7) hegaztien eguna Txingudin

Asier Sarasua 2007/10/02 21:52

Noiz: Urriaren 7an, igandea, Hegaztien Eguna.
Non: Plaiaundiko Parke Ekologikoan, Txingudi (Irun)
Ordutegia: Goizeko hamarretan hasita, goiz osoan zehar.
Jarduerak: Parkean zehar behaketa postuak, elkarteko ornitologoekin. Teleskopioak egongo dira. Doan.

Datorren igandean hegaztien eguna ospatzen da. Helburua da, hegaztien mundua eta kontserbazioa herritarren artean ezagutaraztea.

Gure inguruan, azken urteotan bezala, Itsasenara Ornitologia Elkarteak mahaiak jarriko ditu eta informazioa banatuko Plaiaundin, Txingudin (Irun). Goizeko 10etan hasita elkarteko kideak parkeko hainbat puntutan egongo dira, teleskopio eta prismatikoekin, hegaztien behaketan lagunduz eta informazioa emanez.

Egun honetan parte hartzeko ez da hegaztiei buruzko ezagupenik behar; gogoa bakarrik, eta ahal izanez gero, katalejoak.

Hegaztien Eguna udazkeneko migrazio garaian izaten da, milaka hegazti Europa iparraldetik Afrikara bidean dauden unean. Bidaia horretan hainbat atsedenleku dituzte hegaztiek, eta horien artean garrantzitsuenetarikoa Txingudiko padura da. Garai honetan Txingudin ikusi daitezkeen hegaztien artean ondorengo hauek ditugu: lertxunak eta lertxuntxoak, ubarroiak, txirriak, ahateak, txirrinak, kulixkak eta bernagorriak. Zorte pixkatekin arrano arrantzalea eta mokozabala ere ikusi ahal izango ditugu.

Animatu!

itsasenara.jpg

etiketak: Natura
Asier
Asier dio:
2007/10/03 16:14

Salburuako ekitaldixen barri be jakin dot. Hamentxe:

Igandea, urriak 7

Jarduerak:

  • Hegaztien behaketa eta identifikazio monitorizatua Betoñoko urmaeletik.
  • Hegaztien islak identifikatzeko lehiaketa.
  • Hegaztien eraztunketa-estazio zientifikoa.
  • Hegaztien argazkiak identifikatzeko lehiaketa.
  • Hegaztien kantak identifikatzeko lehiaketa.
  • Jolasen txokoa haurrentzat.
  • Papiroflexia-tailerrak bisitari guztientzat.
  • Argazki- eta digiscoping-tailerra Arkauteko urmaeleko “Los Fresnos” behatokitik.
  • Bisita gidatuak urmaeletara.
  • Ornitologia-gaiei buruzko bibliografia-kontsultak.

Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.

Tokia: Salburua parkea.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Autobusak: Olagibel kaletik (Postetxearen atzean) aterako dira 10:00etan eta 12:00etan. Salburuatik Vitoria-Gasteizera itzultzeko autobusak 12:30ean eta 14:00etan aterako dira.

Informazioa: 945.162.696

asier
asier dio:
2007/10/05 15:13

Hegaztiak ikusteko irtenaldia antolatu da Zumaian. Irteera bihar larunbata egingo da eta taldea arratsaldeko 4etan aterako da turismo bulego paretik. Urola ibaian gora itsasontziz joango da, Beduako uhartetxoetaraino; gidari aditu baten laguntzaz, hegaztiei buruzko interpretazioa egiteko. Gero, Urola ibaian barrena itsasora irtengo dira. Iraupena ordu betekoa izango da eta berokia eta prismatikoak eramatea gomendatzen da. Irteeraren salneurria 7 eurokoa izango da eta informazio guztia turismo bulegoan jaso daiteke (943143396).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz