Eibar: hauteskunde emaitzak
Aste honetan Eibarko alkateen inguruko mezu-trukea egon da Eibartarrak zerrendan, eta gogoratu naiz aspalditik neuzkala gordeta Eibarko hauteskunde-emaitzen datu historikoak. Hau da, azken 25 urteotan Eibarren izan diren udal hauteskundeen eta legebiltzarrerako hauteskundeen datuak.
Datuak dokumentu hauetan daude (Excel):
Urte guzti hauetan egon diren sigla-dantzak bateratzen ahalegindu naiz, esate baterako, HB-EH-EHAK, AP-PP, PCE-IU-EB eta abar.
Udal hauteskundeak
(irudixak hobeto ikusteko, egin klik gaiñian)
- Azken grafika horretan, EAJ-EA eta PSE-EE batera erakutsi ditut.
- Kontuan izan, 2003 eta 2007ko emaitzetan, HB lerroko datuak boto baliogabeak direla.
- Lehenengo hauteskundeetan alderdi txiki mordoa aurkeztu ziren; ez ditut aintzat hartu, datuak eta grafikak erraztearren. Hartara, lehenengo hauteskundeetako portzentaiak batuz gero, ez da %100 lortzen.
Legebiltzarrerako hauteskundeak
Ez naiz soziologoa (gutxiago politologoa) eta ez naiz hasiko ondorioak ateratzen, baina ohar labur pare bat gehitu barik ez naiz geratuko:
- Legebiltzarrerako Hauteskundeetan ia-ia ez da egon aldaketarik 25 urteotan. Alderdien boto-kopurua ez da ia inoiz aldatzen (Aznarren garaian PSOE-PP trasbase txiki bat egon arren), eta Abertzale-Espainolista blokeen artean ere beti dago 55/45 oreka (gutxi gorabehera).
- Udal hauteskundeetan, ostera, alderdi abertzaleak botoak galtzen joan dira eta konstituzionalistak botoak irabazten.
Arazo larri-larria, beraz, Eibarko PNV-k daukana. Eta arazoa (askoz txikiagoa), era berean, Arriola eta lagunentzat, ez dutelako lortzen udal hauteskundeetako babesa beste hauteskundeetara zabaltzea.
Eta ahaztu aurretik, lehen aittatutako Eibarko alkatien zerrendia:
Franskimosko azkenengo alkatia Iralagoitia izan zan. Franco hil eta gero, Egia izendatu zeben, eta harek lagata, Landa izan zan alkate interino hauteskundiak egin artian.
Lehenengo hauteskunde demokratikuetan, ezustian, seguru asko, EAJk irabazi zeban eta Larrañagak irabazi zeban. Legealdixa amaittu eta Eibartik juan zanez, Agirrek hartu zeban tokixa, baina 1987xan PSOEk hartu zeban relebua. Baskaranek bi hauteskunde irabazi zittuan, baina alderdi barruko tira-biren ostian, Arriola jarri zan bere lekuan 1993. urtian, legegintzaldi erdixan. Eta gaur arte.