Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / PSE eta EA elkarrekin datozen 4 urteetan

PSE eta EA elkarrekin datozen 4 urteetan

Asier Sarasua 2007/07/06 12:23

Albiste harrigarria gaurkoa, niretako behintzat. PSE eta EA elkarrekin arituko dira datozen 4 urtetoan udaletxean. Harrigarria, batez ere, PSE bakarrik egon delako azken 4 urteotan, eta orain ere gehiengo absolutua daukalako.

Bientzat onerako izango da, ziurrenik. PSEk erakusten du alderdi irekia dela, eta gehiengoa izan arren beste batzuen ahotsa entzuteko prest dagoela (EB eta EAJ ere udal gobernuan sartu nahi omen ditu). EArentzat ere onuragarria izango da, jakina. Zalantza handiak izango zituzten hauteskunde aurretik, ea botorik izango ote zuten... Azkenean, lehendik zituzten 2 zinegotziei eutsi, eta gainera udal gobernuan sartu dira. Ez da gutxi.

Hitzarmen honek zenbait aldaketa interesgarri ekarri ditu udaletxera:

  • Ingurugiroa izeneko sail berria egongo da udaletxean (Txus Rementeriaren esku, EA)
  • Trafikoaren inguruko delegazio berria ere bai (Miguel López de Gereñu, PSE)
  • eta beste 3 delegazio berri ere bai: "áreas urbanas" (Arcadio Benitez, PSE), emakumea (Nerea Alustiza, PSE) eta Museoa (Nerea Alustiza, PSE).

Ikusiko dugu ea zer ematen duten sail eta delegazio berri horiek, baina hasiera batean, interesgarri eta beharrezko direla iruditzen zait.

Bestalde, Txontako proiektua ere aldatu egin da, EAk eskatuta: egingo diren 1000 etxebizitzen artean, erdiak-edo prezio tasatukoak izango dira (lehendik aurreikusita zeuden babes ofizialeko 100 etxebizitzez gain).

Eta beste puntu garrantzitsu bat: jende aurrean lan egiten duten udal langile guztiak euskaldunak izango dira. Egia izango da? Beteko dute? Polikiroldegian, Unben, Pegoran, Portalean... denak euskaldunak? Ez dakit, ba, sinesten dudan.

etiketak: eibar
leire
leire dio:
2007/07/06 17:42

Zuk emon destazu notizia! Sorpresia benetan! Onerako dala uste dot, maioria absolutua ez da ona eta.

Txontan, baiña, beste gauza batzuk bihar dira, eta ez makroproietua!

Ondo ikusten dot ingurumen sailla eta emakumiana. Ia zeozertarako balio daben.

Funtzinarixuena, txungo pastel! Adi jarrittuko dogu

Josu
Josu dio:
2007/07/06 14:56

Arriolak ez zuen bakarrik gobernatu nahi, eta ulertzen dut. Bi gehiengo absolutu jarraian, eta akordiorik gabe, ezin da ona izan bere irudiarentzat.

Aldaketak, ikusiko dugu ea gauzatzen diren. Euskararena, ez dut uste egun batetik bestera aldatuko dutenik, baina intentzioa izatea bada zerbait.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz