Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Gari-jotea Antzuolan

Gari-jotea Antzuolan

Asier Sarasua 2007/03/29 23:05

Gitxi gorabehera 1960. hamarkadaraino, garixak sekulako garrantzixa zekan Euskal Herriko basarrixetan, baina oso denbora laburrian, 10 urtian, Gipuzkoa eta Bizkaiko basarri guztietatik desagertu zan.

Gure gurasuen sasoian eguneroko kontua; gaur egun, gauza guztiz ezezaguna.

Orain dala 4 urte inguru, Antzuolan garixa erein zeben, guri kaletar gaztiori, gari-kontuak zelan eitten ziran erakusteko. Prozesu guztia egin zeben: 2002ko udazkenian garixa erein, udabarrixan jorratu eta zaindu, eta 2003ko udan ebagi.

2003ko uztailan, oso egun politta euki genduan Antzuolan. Bero eitten zeban, izugarri. Garixa joteko aukerako egualdixa, garixa lehor-lehor egon bihar dalako ondo jo ahal izateko eta gari-alia errez jaulkitzeko, bere zorrotik errez askatzeko.

Bertako basarrittar kuadrila batek, garixan lanak zer ziran eta zelan eitten ziran erakutsi zeskuen. Garixa ebagi eta joteko prozesuak lau pauso daukaz; ez dira egun berian eitten (batetik bestera egun batzuk itxoin bihar izaten diralako gehixenetan). Antzuolan, baina, danak batera egin zittuen, kaletarrok prozesu guztia ikusi zeigun.

  1. garixa ebagi egin zeben (igitaixaz eta makiña berezi bategaz).
  2. burdixetan herrira jeitsi zeben (normalian egun batzuetan gari-metetan eukitzen zan, edo metatxorruetan, meta txikixetan).
  3. garixa jo egin zeben (txanketian eta makiñekin), gari-alia askatzeko.
  4. garbittu egin zeben (gari-garbitzeko makiñiakin), garixa eta alkotza (azala) banatzeko eta garixa garbi-garbi lagatzeko.

Arratsalde-pasa ederra euki genduan. Bideo honetan, prozesu guztia ikusi leike, eta antzuolarrak be agertzen dira berbetan, gari-lanak zelan eitten diran azaltzen. 27 minutu.

etiketak: etnografia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz