Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko labaderuak

Eibarko labaderuak

Asier Sarasua 2007/03/28 11:20

labaderoa.jpg Gaur egun labadorak erabiltzen dittugu erropia garbitzeko, eta orain dala urte batzuk sukaldeko askan edo tiñetan garbitzen ziran.

Eibarren aspaldi dago ura etxietan. Gipuzkoan lehenenguetakua izan zan etxietan ura eukitzen (1880-1890 ingururako). Halan da be, 1920-1930 ingurura arte, Eibarko emakumiak labaderuetan garbitzen zeben erropia (gehixenbat erropa haundixa, izarak eta abar).

Labadero gehixenak XIX. gizaldi amaieran eraiki ziran Eibarren; ordura arte, erreketako eta potzuetako harlosak erabiltzen ziran erropia garbittu eta laskitzeko.

Eibarko labaderorik ezagunena Untzagakua zan. Hotel Arrate dagon tokixan zeguan, Untzaga eta Isasi bittartian, Ego erreka albo-albuan. Gregorio Mugicak aittatzen dau, 1897xan eraiki zala, eta aurreko guztien artian hobia zan "con cubierta". 1897ko abuztuan hasi ziran lanak, eta Gabonetarako amaittu. Hori baiño lehenago be bazan labadero edo latsarri bat Untzagan, "junto al molino viejo de Unzaga" diño Mugicak. Baiña jakiña, 1890-1905 bittartian, goittik behera aldatu zan Untzaga aldia, eta labadero zaharra be desagertu egin zan.

Bidebarrixetan be bazan beste bat, 1894an egindakua. Gitxi gorabehera Arikitxaneko zubi onduan. Hori be Ego errekan bertan.

Matxarixan be bazan beste bat, Mandiolaballetik datorren ura aprobetxatuta. Eta Ubitxan beste bat, Unbeko errekian albuan, Lixiberreketa izeneko inguruan (gaur egun be badago zeozer, itturri txiki bat, behintzat, Unberako bide hasieran).

Mugikak beste hiru lixibarri edo latsarri be aittatzen dittu bere Monografixan. 1898an egin zan Ardantzakua (656 pezeta), 1899an Merkatu plazakua, askoz ederragoa (3222,28 pezeta), eta 1905ean, Sansaburuko bizilagunak be labaderua eitteko eskaeria egin zeben; ez dakigu egin zan edo ez.

Orain arte aittatutako labadero guztiak desagertu egin dira, baina bada Eibarren bizirik dagon labadero bat, Grabadores edo Bittor Sarasketa kalekua. Estaziño kaleko ertzian dago, Valle taberna azpixan, eta bestiak baino barrixagua da.

Basarrixetako asketan be sarri egoten ziran erropia garbitzeko harlosak, labadero edo lixibarri lana eitten zebenak. Eta biharbada, beste labaderoren bat be egongo zan Eibarren (Azittainen? Amañan? Urkin?). Horretxek nik ezagutzen dittudanak.

Gai honen inguruko informaziño pixkat, "Eibartarren Ahotan" proiektuko orrialde honetan topauko dozue. Oingoz ezin da pasarterik entzun, baina informaziño pixkat agertzen da, behintzat.

etiketak: etnografia, historia, eibar
Serafin
Serafin dio:
2007/03/28 20:45

Labaderua ez, baiña lixibarrixa bazeguala uste dot nik, han, ospittal ostian, abontza-errekan, Telleriatarren etxe eta taillarran pare xamarrian. Oin ez da horren aztarrenik be ikusiko, bariantia dala-eta inguru hori total kanbixauta daguanez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz