Ogi-bittartekua, ogittartekua
>> ogibittartekua bocadillo, bocata.
Aldaera: ogittartekua
· Eta oin, ogibittartekua hartu eta San Mamesera najoiak semiaz.
Txosnetan, tabernetan, Interneten, kalian, ikastolan... bokatak eta bokadilluak bakarrik ikusten dittut azkenaldixan. Ez dakizue bokatak kaltegarrixak dirana? Kolesterola, gantzak... zabor-jatekua! Lagaizuez bokatak eta jaizuez ogi-bittarteko euskaldun jatorrak!
Seguru nago bateron batek esango destala garbizalia naizela, purista hutsa eta berba galduak berreskuratu nahixan nabilela... Neretako berba normal-normala da ogittartekua. Gure etxian ez da sekula esan akeita edo izparringia edo urrutizkiña... baina bai ogittartekua.
Kalian be, esango neuke lehenago gehixago erabiltzen zala berba hori (Eibarren, behintzat). Bokadilluak be entzutzen ziran, baina tira. Bokatak heldu diranetik, baiña, danok bokata-janian.
Gustauko jatan kuadrillakuei esatia "bokata" ahaztu bihar dutela eta "ogibittartekua" esan, baña azkenaldixan "kebap" da ezagutzen daben bakarra!!
"Eta oin, ogibittartekua hartu eta San Mamesera najoiak semiaz." Esaldixa Amatiñok Eibartarrak zerrendara botatakua, eh! Fitxatuta!