Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Ego erreka

Ego erreka

Asier Sarasua 2007/02/23 09:50

Eibarko errekian izena Ego da. Gure herrixa zeharkatzen dau, mutur batetik besteraiño. Baina nundik dator eta nun dauka iturburua? Galdera erreza dirudi; erantzun errezekua, esan gura dot. Ba, ez pentsau! Behin baino gehixagotan erabili dogu gaixa esku artian, eta esango neuke galdera horrek ez daukala erantzunik, ez errezik, ez zailik. Toponimia aldetik, behintzat.

Egin deigun gorutz errekan zihar. Ego errekia Maltzagan hiltzen da, Deba ibaixan ittota. Hortik gora, Eibar guztia gurutzatzen dau (herri azpittik gehixena), sortaldetik sartaldera, eta Ermuko sarreraraiño jarraittu geinke bere jarixua. Horraiño konforme.

Ermuko sarreran, baiña, errekiak beste bi itturri nagusi hartzen dittu.

1) Ermuko urak

Batetik, Ermutik datozen urak, gorutz jarraittuta, beste bi adarretan banatzen diranak: Areittio ingurutik datorren Urtia (Urteaga) errekia; eta Goitondotik datorren Berano erreka, Oiz eta Urko aldeko urak jasotzen dittuana.

2) Aixola

Bestetik, Aixola eta Eitzaga aldetik datorren errekia daukagu, normalian, Aixola erreka izenakin ezagutzen dana (basarri-auzo horrek be izen horixe dauka). Bere iturburua Intxortan dago, eta Elgetako frontoi azpittik pasauta, Aixolara eta Eitzagara heltzen da.

Ego errekia, hortaz, Eibarren bakarrik daukagu. Elgetako, Zaldibarko, Ermuko eta Mallabiko urak batzen dittu, baina Eibartik kanpo beste izen batzuk daukaz (Ermuko sarreran izan ezik).

Aurreko 4 udaletxietan galdetu neban, eta iñungo mapetan ez da agertzen Ego izenik. Ejerzituan mapetan bez; XIX. mendeko mapetan bez. Elgetako eta Ermuko toponimia historikuetan (Euskaltzaindiak kaleratuta) bez.

Zer diño herrixak?

Eibartarren artian galdetu ezkero, gehixenendako, Oiztik datorren adarra izango litzake Ego.

Zer ziñon Juan San Martiñek?

Egoarbitza mendixan azpiko errekiak (Aixolak) eukiko zebala jatorriz Ego izena. Egotxia (Egoetxeaga) auzunia be inguruan dago.

Zer diñue geografuak?

Geografuen arabera, afluente luziena (eta jarixo haundixena daukana) izango litzake errekian iturburua. Baina gure kasuan, zein? Zer adarrek dauka ur eta indar haundixagua? Elgeta-Zaldibartik datorrenak? Ermua-Mallabittik datorrenak? Zein dago urriñago? Intxorta edo Oiz?

-------------

Zuzenketa: Zuzenketa txiki bat. Berano errekak ez dittu jasotzen Oizko urak, Trabakutik datozenak baizik. Oizen jaixotzen diran errekatxuak, gehixenbat, Ibaizabalera eta Artibaira doiaz.

Eta mapa bat egin dot teknologia barrixak erabilitta:

Ego erreka eta bere iturriak

etiketak: , , ,
asier
asier dio:
2007/03/08 16:29

Aintzanen hitzen argigarri, eta goiko mezuan eranskin, Xabier Mendigurenen hitzak:

--------

Iñaki Segurolari behin irakurri nion gogoeta bat: pasatzen den ur multzoari, pasatzen ari den parajearen izena eman ohi zaio. Hori izan dugu berezkoa. Ur isuri horrek, bere ibilbide osoan izen bakarra izatea, gaur guztiz normala eta berezkoa iruditzen zaiguna, geografoen "kapritxoa" eta administrazioaren inposizioa izan ei dira.

Honetaz galdetu nion behin Joxe Azurmendiri, eta azaldu zidan ibaien ibilguari jarraitzea zelten ohitura izan zela. "Deba" ibai izena ere zelta ei da. Baina hemendik pasatu ziren zeltak ez ziren noski erreka koxkor guztietan gora abiatuko.

Txikitako oroitzapen bat: gure aitona-amonen baserria Errekarte zen. Alboan bazuen erreka, beharko, eta "erreka" soilik ez zenean, "San Martin erreka" esaten zitzaion, goraxeago San Martin ermita zegoelako. Ur emari hori bera goragotik zetorren ordea; hara ere joaten ginen, osabari belarretan laguntzera, "Maleza" esaten zioten paraje batera. Ur ibiltaria, ordea, "Maleza erreka" deitzen zen han.

aintzane
aintzane dio:
2007/03/08 11:40

Xabier Mendigurenek esan zeban moduan errekiak pasatzen dan lekuko izena hartzia oso normala da. Bergarako toponimian sarrittan ikusi dot hori. Erreka bat badator goittik behera eta erreka horrek, erreka bardiñak, hiru-lau izen desberdin hartu leikez tramo desberdiñetan (normalian parajian edo basarrixan izena).

asier
asier dio:
2007/03/08 16:38

Ados Xabierrek diñuanakin, jakiña. Eibarren be gauza bera gertatzen da hainbat tokittan. Esate baterako, Azittaingo barrenian dagon errekiak 3-4 izen daukaz, igarotzen dittuan parajien arabera: Aixa, Arrazola, Kiñarra...

Ego-ren kasuan, dana dala, ohar txiki bat be gehittuko neuke: ez da edozein erreka, ez da erreka txiki bat. Ganorazko neurrixa dauka, eta sasoi batian garrantzi pixkat be bai. Gaiñera, Aixola errekiak, txikixagua izanda, izen berbera dauka goittik beheraiño (Intxortatik San Lorenzora). Gaiñera, aspaldi dago dokumentatuta izen hori, auzuak be izen berbera dauka...

Guzti horregaittik, herrixan entzundakuagaittik, eta geografixian oinarrittuta, nik neuk esango neuke, Ego errekia Trabakutik datorrena dala.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blogeko gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Lehen Hitza Euskaraz