Hegaztadian letxe!
Txikittatik ezagutu arren, berandu konturau nitzan esakera horren jatorrixaz. Esanguria bai, esanguria garbi nekan; ume-umetan ikasi neban nere aittak zeozer "hegaztadian letxe" eskatzen zebanian, bizkor egin bihar jakola kaso!
>> hegaztadian letxe · ziztu bizian; pitando, a toda leche.
"Jasoik hori! Hegaztadian letxe!"
Erderazko "a toda leche" horrekin antzekotasunen bat badaka be, jatorrixa ez da hori, jakiña, "hegan lez" baizik; hau da, "como volando".
Antzerakua da hegaztara baten esakeria.
>> hegaztara · vuelo; forma de volar.
oharra: Egixa esan, ez dakit benetan zelan idatzi bihar dan. Nik "hegaztadian letxe" esaten dot, baina "hegaztadan letxe" edo "hegaztadia letxe" izan biharko litzake? Eibarko hiztegi elektronikuan "hegaztadia letxe" sartu zan. Egixan esan, ez dakit.
Ez nagok seguro, baiña uste dot gure aitta zanak "hegaztaria" berbia figuratiboki erabiltzen zebala be, persona bat "eginda" zeguala ezateko, "horrek daukan hegaztaria" (vaya pedrada que tiene) edo halako zeozer. Izan leikek?