Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Txolot > txolota

Txolot > txolota

Asier Sarasua 2007/01/08 21:38

Kafe orduan barriketan.

  • ba, txolota hartu ta... - batak
  • zer? - bestiak
  • antosiña! - hirugarrenak
  • anto zer? - lehelenguak

Batzuetan harrittu eitten naiz, batian eta bestian zer gitxi ezagutzen doguzen inguruko berbak.

Eibarren normal-normala da txolot berbia. Gaztiak be, esango neuke, kanpiñian juateko txolota eruaten dabela. Eibartik 10 minutura, baiña, Azkoittixan, antuxune daroie, eta jakin bez txolota zer dan. Eta alderantziz.

Eta zer da txolota edo antosiña? Hiztegixak ez datoz bat: "bacineta; cazo; recipiente pequeño..." hainbat adiera datoz. Gehixen errepikatzen dana: acetre (RAEren arabera, "Caldero pequeño con que se saca agua de las tinajas o pozos").

Nik neuk holaxen definiduko neuke:

>> txolot · ontzi txikixa, gehixenetan kertenduna eta metalezkua. Esate baterako, mendira eruaten diranak.

Mendiko itturrixetan be egoten dira batzuetan ontzitxo batzuk, ezta? Ba horixe. Azkoittiko euskerie liburuan be, begira zer adibide datorren: "Artu mendireko antuxune motxilikin batea".

oharra: euskera batuan txolet eta antoxin idatzi bihar ei dira (Euskaltzaindiak ez dau oindiok lehelengua onartu).

Patxi
Patxi dio:
2007/01/08 23:42

Zumarragan ere, nere etxean behintzat, antoxiña.

Julen
Julen dio:
2007/01/09 10:48

Nik Deban entzunda daukat txolot, esate baterako saskibaloian, baloia kanastan sartzen duzunean. Edo paper bat zakarrontzira urrunetik bota eta sartzen badozu, txolot orduan be. Oihua da holakoetan: "txolot!"; eta aditza "txolot egin".

oier g
oier g dio:
2007/01/17 01:15

Lekeittion, TANGARRA edo TANGIA. Seguraski tankard saxoiakin zerikusixa izango dau http://en.wikipedia.org/wiki/Tankard

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz