Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Tripi-trapuak eta Ugaratxuak

Tripi-trapuak eta Ugaratxuak

Asier Sarasua 2007/01/05 22:07

igela, tripi-trapua, ugaratxua Nere lankide Zaloak berba barrixa erakutsi desta gaur: "tripi-trapua". Zaloan aitta ondarrutarra da; beran herriko euskeria erdi-ezkutauta daka Eibarren bizi danetik, baina Zaloaren txikixakin jolasian, etxeko euskeriak urtetzen detsa, eta hortxe agertu jako tripi-trapua.

>> tripi-trapu rana • igela, ugaratxua.

Azkenaldixan umien artian igela besterik ez da entzutzen, baina animalixa horrek badakaz, bai, beste makiñatxo bat izen.

  • Eibarren ugaratxua esaten da, eta gure inguruko herri gehixenetan antzera (ugaratxo, ugarixo, ugazixo, ugarixoso...)
  • Urola kostan, xakela (azkoittiarrei be xakelak deitzen detse).
  • Oñatin txantxikua (bertakuen gaitxizena be horixe da).
  • Naparruako inguru batzuetan negela.
Luistxo
Luistxo dio:
2007/01/06 11:15

Erretratuko moduko ugaratxorik Eibarren ez da sekula ikusi.

Julen
Julen dio:
2007/01/09 10:50

Gure amuma Lekeitio ondokoa zan, baina geugaz bizi izan zan hil arte. Apur bat koxkortu eta ikastolara joaten hasi arte, nik "ugazixue" esan neban beti umetan, igela zer zan jakin barik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33