Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Blogari barrixak ezagutu dittut

Blogari barrixak ezagutu dittut

Asier Sarasua 2006/12/13 01:05

Sustatuk 5 urte bete dittu, eta atzo ekitaldi eder bat antolatziaz gaiñera, euskal blogarixen arteko sariketia be antolatu dau.

Orain dala pare bat urte euskal blogari guztiak ezagutzen giñan, eta erreza zan beste blogarixen gorabeherak jarraitzia. Gaur egun euskerazko 1000 blog baino gehixago dagoz, eta ezin danak ezagutu.

Sustatuko sariketiari esker, ezagutzen ez nittuan hainbat blog ezagutzeko aukeria euki dot, eta poztutzen naiz. Beste batzuen artian, honetxek aittatuko neukez:

  • KomikiBloga (Andoni Salegi). Argazki blogetik harutzago, komiki blog batekin be ausartu dalako, eta zorrotz dabilelako.
  • The Indezents (Mikel Alvarez). Sariketako irabazlia, zelan ez. Euskeria eta blogak ganberruak be izan leikiazela erakutsi dau. Euskal blogosferan bakarretakua.
  • Bizipoz kutsakorra (Malen eibartarra). Blogarixak 18 urtetxo besterik ez; bere blogak zutoin senduak, baiña.
  • Euskargazki (Ekaitz Santazilia). Hasi besterik ez da egin, baina nabarmentzekua da Euskeria eta euskal kulturia argazkixetan aurkezteko eitten diharduan ahalegiña.
etiketak: teknologia, eibarorg
malen
malen dio:
2007/02/12 02:30

aupa!

Klaseko ariketa moduan sortu neban blog honek poliki poliki bere oihartzuna hazten juan dala igarri dot... zeñek esan bihar zestan neri hori oin dala hilabete batzuk! Mila esker benetan, asko poztu naiz (eta zur eta lur geratu naiz) BiZiPoZ KuTsAkOrrA zure aukeretako bat izan dala ikusitxa. web 2.0 klasiak amaitxu dira, baina horrelako detaile txikiek aurrera jarraitzeko indarra eta bizipoza emoten dute. Eskerrik asko berriz, ondo segi, malen. ah! askotan saiatu naiz idazten, eta hogeita lau, hogeitalau eta auskalo zenbat aldiz idatzi doten 6 x 4ren emaitza...(6ko erreglakin gogoratzen nintzan be dudan neuan)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz