Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Deba ibarreko aditz-taulak

Deba ibarreko aditz-taulak

Asier Sarasua 2006/11/28 22:29

Datozen egunotan danon ahotan ibiliko dira Durangoko Azokako nobedadiak. Badihardugu euskera elkartian be urtero kaleratzen dogu liburu(xka)ren bat, eta aurten be, nobedadiak eruango dittugu azokara. Euren artian, Elgoibarko eta Bergarako aditz-taulak.

Igez hasi giñan Deba ibarreko aditz taulen proiektu honekin.

aditz-taulak Oñatiko udal euskaltegixak orain urte batzuk hasittako eredua jarraittu, eta herri guztietako aditz-taulak etaratzeko asmua daukagu, urtian 2-3 liburuxka. Igez Oñatiko eta Eibarko taulak argitaratu genduzen; aurten Elgoibarkuak eta Bergarakuak. Aretxabaletakuak eta Elgetakuak be prest dagoz 2007 hasieran kaleratzeko.

Argi dago honek taulok oso baliagarri izango dirala eskola eta euskaltegixetan baillarako azpieuskalkixa txertatzeko. Hori dala eta, herrixetako ikastetxe, euskera elkarte eta euskaltegixetan banatzen dittugu.

Horretaz gainera, "Euskalkian idazteko irizpideak", eta Koldo Zuazoren "Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta tokiko batua". Horrek hurrengo baterako lagako dittut.

Lau argitalpen barri! Ez da gitxi, guria moduko elkarte txiki batendako. Azken 4 urtiotan 9 argitalpen kaleratu dittugu.

Badihardugu.com webgunian dago aurtengo argitalpenen informaziño guzti-guztia eta baita argitalpen batzuk jaisteko aukeria be.

etiketak: Euskara
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33