Maritxu teilatuko
Oindiok ez jata heldu holako kontuekin ibili biharra, baina aste honetan pare bat aldiz egokittu jata parian Ratoncito Perez horren inguruko aipamenen bat. Asteburuan bertan jakin neban euskeraz Agirre xagua (edo Arregi?) deitzen ei jakola.
Eta hara! gaur bertan hauxe kaleratu da Itzul zerrendan, askoz bertsiño polit eta bertakuagua. Lehendik be entzunda nekan marigorringuari maritxu teillatuko deitzen jakola Bizkaiko toki batzuetan, baina ez nekixan zergaittik. Hamentxe:
-------------
Gaztelaniazko Ratoncito Perez dela eta, baditut bi bertsio Bizkai aldetik, antzekoak direnak: Maritxu teilatukue eta Maritxu teilatugorrixe.
Hara, baten eta bestearen kantak:
Maritxu teilatukue
altxa gona gorrije
gorde jausikue
eta ekazu barrije
Maritxu teilatugorrixe
horra hor hagine
izan arine
ta ekazu barrije
Ohituraz, abesteaz batera, hagina eta mari gorringo bat botatzen omen ziren teilatura; mari gorringoak hegan egitea zen beste hagina laster sortuko zenaren seinale. Ez zen, bestalde, saririk ematen.
----------------
Gurien be antzeko zeozer irakatsi euskuen. Agine jausten jakunean, kampora urten eta etxeko teilatura jaurtitzen gendun hagin zaharra, holako letra kanta ondoren.
MARIDXE GORRINGO BIDXER EGUZKIDXE EUTSI HAGIN ZAHARRA ETA EKARRI BARRIDXE
Doinueri dagokijonez, bi notadun tonadilla da. Holantxe kantaten gendun Busturian hagina teilatura botaten gendun bitartean
Agur
Doro