Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Iñobezek eta ezebezek

Iñobezek eta ezebezek

Asier Sarasua 2006/10/27 08:39

Gero eta gehixago entzutzen dot kalian "iñobezek" hori; baitta hiztun onen artian be. Iñok bez (edo iñopez) esan biharrian, iñobezek zatar hori.

  • Zeiñek egin dau hori?
  • Iñobezek! (IÑOK BEZ)

Neri belarriko miña eitten desta, baiña onartu bihar dot gure artian sartu-sartuta dagola eta ohittutzen hasi biharko garala.

Horren azpixan, hasiera baten, iñobez dago.

  • inor ere ez > iñor be ez > iñobez

Leku eta erabilera jakin batzuetan darabilgun "iñobez" hori, hainbeste erabiltzen dogunez (eta erderian eragiñez), beregain bihurtu da, eta erderazko nadie ordezkatzen hasi da, edozein testuingurutan.

Eta holan:

  • iñok bez = iñobezek (nadie)
  • iñokin bez = iñobezekin (con nadie)
  • iñona bez = iñobezena (de nadie)
  • iñongana bez = iñobezegana
  • ...

Iñobezek, iñobezekin, iñobezena, iñobezegana, iñobezegaittik... eta kuadrilla guztia okerrak dira, baina barra-barra entzutzen dittut azkenaldixan. Gorago esan doten moduan, baitta hiztun onen artian be (ez dot hamen agirixan lagako, biharrian nere parian jarritta daguanan izena :-)).

Esate baterako:

No ha estado con nadie
Ez da egon iñobezekin (IÑOKIN EZ DA EGON)

Ezebezek

Aurreko iñobezek horren antzera, beste hau be bai:

  • ezebezek
  • ezebezekin (ezekin bez)
  • ezebezegaittik (ezegaittik bez)
  • ...

Esate baterako:

No lo haría por nada
Ez neuke eingo ezebezegaittik (EZEGAITTIK EZ NEUKE EINGO)

Eibar inguruko akatsa

Forma hori, gehixenbat gure inguruan zabaldu dala esango neuke. Interneten begiratu, eta agertzen diran adibidiak Eibarkuak, Bergarakuak eta Arrasatekuak dira gehixenbat. Billau Googlen, bestela, iñobezek edo iñobezekin. Eta tartian, 2004an Eibartarrak zerrendan agertutako komentarixo hau topauko dozue.

Ba horixe: ha'i la ha'i l'allah!

Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2006/10/27 01:44

Mundiala!!! Juan Martin Elexpururi entzun najetsan aspaldi baten, "iñobezek"en erabillerian barri Bergaran. Ez najekixan Eibarren be hain zabalduta zeguanik. Oso ona, Googlen aplikaziño hau.

Serafin

oier g
oier g dio:
2006/10/29 22:26

Aupa Don Kijote, heuk hobeto garatu dok gaixa. Oin arte ez nintzuan konturatu "ezebez"ekin gauza bera gertatu leikiala (eta dudetan jarri nok, ia neuk be ez doten iñoiz erabilli...). Tira, bardin dok: zilizio-saio pizkatekin konponduta. Jai lajai lal-laj.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz