Eibarko udaltzainen alde
Azkenaldixan pare bat aldiz esan deste zittalduta nagola, kejia besterik ez dakatela. Edadia, seguru. Ba, gaur, kontra baiño, alde egin bihar dot, Eibarko udaltzaiñen alde. Gitxienez, gabaz zaborren kamioian bidia zaintzen daben udaltzaiñen alde.
Eibarren ez da erreza aparkatzia, eta gehixenok ahal doguna eitten dogu. Egunaz, ahal doguna, eta gabaz, kotxia espaloi gaiñetan, pasozebretan, edo debekatutako tokixetan lagatzen dogu.
Eibarko kaliak, berez be, ez dira oso zabalak, eta kotxiak gaizki aparkau ezkero, akabo. Eta zaborren kamioia pasatzeko, askotan eta askotan, tokirik ez.
Udaltzaiñendako erreza izango litzake gabaz multak ipintzia eta kotxiak eruatia, baiña gehixenetan, kotxia traban laga badozu, eta zaborren kamioiak pasatzerik ez badaka, etxera deitzen detsue lekuz aldatu deizun.
Bai, bai. Nik be badakit eurentzat be errezagua dala gabero 20 telefono-dei eittia, eta ez 20 kotxe gruaz eruatia, baina aizu! aurreko zapatuan gustora mobidu neban kotxia gabeko 2etan. Bestela domekan euro batzuk ordaindu bihar. Holan hobe!
Ah Leire! Famosúa izatian bentajak. Neu be joan izanda nago Matxarixarañok pare bat bidar kotxian billa, bata oñaz eta bestia munizipayuak berak eruanda, apatrullando la ciudad... (ez, ez zan Torrente).