Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko ikasleak, ikastetxeka

Eibarko ikasleak, ikastetxeka

Asier Sarasua 2006/09/12 12:41

Azken egunotan irakorri dittut Eibarko ikastetxietako datuak, ikastetxe bakoitxian zenbat ikasle dagozen, lehen hezkuntzakuak zein bigarren hezkuntzakuak.

Harrittu egin naiz. Ikastoliak daukaz ikasle gehixen, eta haurreskolan be, beste iñun baiño gehixago. Uste dot azken urtiotan La Salle eta San Andres izan dirala nagusi.

Hementxe datuok:

J.A. Mogel ikastola: 480 ikasle
211 haurreskolan eta 269 lehen hezkuntzan.

La Salle Isasi: 479 ikasle
198 haurreskolan eta 281 lehen hezkuntzan.

San Andres: 420 ikasle
180 haurreskolan eta 240 lehen hezkuntzan.

Aldatze: 219 ikasle
90 haurreskolan eta 129 lehen hezkuntzan.

Urkizu: 199 ikasle
82 haurreskolan eta 117 lehen hezkuntzan.

Amaña: 130 ikasle
50 haurreskolan eta 80 lehen hezkuntzan.

Urki: 95 ikasle


ikastola.jpg

Ikastolako ikasliak hiru zentrutan dagoz banatuta: 89 Federico Mayon, 122 Sansaburun eta 269 Iturburun.

Datuak: DV

etiketak: eibar
Josu
Josu dio:
2006/10/05 03:48

Eneko, ez nator zurekin bat. Nik Ikastolan (publikoan) egin neban haurreskola eta Lehen Hezkuntza eta nere koadrilako gehienek San Andres eta Urkizun. Benetan diñotsut, ez dela berdina.

Aldatze eta La Salleri buruz, esatea kontzertatuak direla eta Eibarren ez dugula lehen hezkuntza guztiz pribaturik. Gaineratu behar da ikastetxe hauek ere D eredua eskeintzen dutela, askotan pribatua=A-B ereduekin lotzen baita.

Ikastolari dagokionez, Ixilpetik-ek dioenarekin ez nator bat, datu hauek eta orain dela urte batzuetakoak begiratuz, ikusiko genuke nolako beherakada izan duen Ikastolak Eibarren. Kontutan izan Iturburu, Alfa eta Itzio bakar batean kontzentratu direla eta hauek Ikastola ez diren beste ikastetxe publikoetako ikasleentzako DBH zentru bilakatu direla. et, kuidau: ez nabil, inondik inora, Ikastolen aurka. Aldrebes: hauek hobetzeko, gogoeta eta azterketa sakon baten beharrean gaudela adierazi nahi dot.

Josu.

asier
asier dio:
2006/09/15 15:19

Eneko,

lehenengo eta behin, nere asmua ez zan iñungo azterketarik eittia.

Bestetik, azpimarratu doten bakarra, harrittu egin naizela Ikastoliak bestiak baino ikasle gehixago dakazelako. Ez zan hori nere susmua, eta azken urtiotan entzun dotena.

> Nere ustez bereiztasun horrek ez dauka zentzurik >gaur egun, J.A Mogel Ikastola Eskola Publikoa da, >San Andres, Amaña, Urkizu edo Urki Herri >Ikastetxeak bezala.

Bai, horko guztiak publikoak dira. Eta Aldatze eta La Salle pribatuak. Eta berdinak dira? Ba, ez. Eta publikoak ere ez dira dena berdinak, ez hizkuntzan, ez irakasleen perfilean, ez ikasleenean, ez irakaskuntza-sisteman, ez azpiegituretan...

> Ikasle gehien duen eraikina San Andres da, 420 > ikaslekin, baina besteak baino handiagoa delako. >Baina San Andres eskolan, esate baterako, ezin > > dira 800 ikasle sartu, fisikoki ezinezkoa da, eta > ikasleak beste eskola publiko batzuetara > bideratu beharko lirateke: dela JA Mogel, dela > Urkizu, dela Urki edo Amaña.

Zuk diozunarekin, badirudi, gurasoek seme-alaben izena bidaltzen dutela Lakuara, eta handik bideratzen dituztela umeak zentru batera edo bestera, geratzen den lekuaren arabera.

Eta hori ez da horrela, jakina. Gurasoek argi eta garbi daukate zein zeintrutara eraman nahi dituzten umeak, gertutasunaren, eskaintzaren eta beste hainbat konturen arabera. Eibarren, San Andresek besteek baino fama hobea dauka; Ikastola euskaldunagoa da; beste batzuk gertuago daude..., eta abar.

> Eibarko kasuan, nik uste zentzu gehiago > >daukatela beste analisi batzuk, sare > publikoa-sare pribatuan arteko banaketa,

Hori ez da zaila :-)

Hementxe:

Ikastetxe publikuetan: 1324 ikasle (%65)
Ikastetxe pribatuetan: 698 ikasle (%35)

Asko? Gitxi?


Ixilpetik
Ixilpetik dio:
2006/09/14 17:17

Agian hor ikusten da ikastolek eskaintzen daben hezkuntz proiektua askoz hobea dala

Eneko
Eneko dio:
2006/09/14 20:09

Nere ustez bereiztasun horrek ez dauka zentzurik gaur egun, J.A Mogel Ikastola Eskola Publikoa da, San Andres, Amaña, Urkizu edo Urki Herri Ikastetxeak bezala.

Aipatutako guztiak zentro publikoak dira. Duela 12-15 urte publifikatu zela J.A. Mogel ikastola. Sare Publikoan daude denak.

Ikasle gehien duen eraikina San Andres da, 420 ikaslekin, baina besteak baino handiagoa delako. Hurrengoa Iturburu, 269 ikasle, eta hurrengoa Urkizu, 199 ikasle, da.

Aurreskola handiena San Andres eskolakoa da, 211 ikasle, baina berdin: handiena delako eta leku gehien duena delako. Hurrengoa Sansaburu, 122 ikasle, eta hurrengoa Federico Mayo, 89 ikasle, da.

Baina San Andres eskolan, esate baterako, ezin dira 800 ikasle sartu, fisikoki ezinezkoa da, eta ikasleak beste eskola publiko batzuetara bideratu beharko lirateke: dela JA Mogel, dela Urkizu, dela Urki edo Amaña.

Ikasle, irakasle eta errekurtso banaketa sare osoaren beharren arabera egiten da. Bere garaian asko eztabaidatu zen autonomia bat daukate zentroek: ikus Euskal Eskola Publikoari buruzko 1993ko legea .

Eibarko kasuan, nik uste zentzu gehiago daukatela beste analisi batzuk, sare publikoa-sare pribatuan arteko banaketa, edo ereduen arteko banaketa, adibidez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz