Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Arrajolan etxiak egiteko asmua

Arrajolan etxiak egiteko asmua

Asier Sarasua 2006/09/05 09:02

Eibartarrak zerrendan ixa egunero agertzen dan gaixetako bat da, azpiegitura publikuena eta horren inguruan gertatzen diran kontuena: plan generalak, erakundien interesak, herritarron partehartzia, eta abar.

Tira. Eibarko Plan Generala, ez-dakit-zenbat urteko atzerapenaz, baina badirudi azkenian onartu dala. Azkenengo hilabetiotan, behin eta berriz agertzen jaku egunkarixetan, Eibarren egin bihar diran lan guztien barri. Azkena hauxe: Eibarko udalak baimena emon dabela Arrajolan etxiak egiteko.

arrajola.jpg

Plan Generala eztabaidatzeko sasoian, orain dala 4-5 urte inguru, Eibarko naturzale talde batek erabagi horren kontra egin genduan. Arrajola Untzagatik 3 minutura dago, Eibar erdi-erdixan, eta gure herrixak daukan parke ugarittasuna ikusitta (hau da, 0 parke), udaletxian azaldu genduan Arrajola izan leikiala eibartarrondako urteera "naturala". Ez zan gatxa izango Untzagatik bertatik Arrajolarako bidia hobetzia, azpiegitura batzuk sortzia, itturri bat, banko batzuk... Arrajolakua ez ezik, beste 3-4 toki apropos be aittatzen genduzen parkiak egiteko.

Udaletxian erantzuna izan zan, parkiak oso garestixak dirala. Kitto.

Arrajolan 2 aukera zekazen udalak:

  • Eibartar guztiondako naturgune moduan laga, horretarako inbertsiño bat egiñaz.
  • Arrajolan 6-8 etxe txiki egiteko baimena emon, dirua jasuaz.

Erabagixa garbi zekan udalak.

etiketak: eibar
Ixilpetik
Ixilpetik dio:
2006/09/06 23:05

¿Ez dittuk ba garestixak izango parkiak??? Erregular, lur horrek salduta etara leikian dirutziakin alderatuta. Delinkuente batzu dittuk. O.

Jon Martin Sarasua
Jon Martin Sarasua dio:
2006/09/26 14:47

Aspaldian ez naizela Eibarren bizi, hala ere jarraitzen dut Eibarko berriak jasotzen. "Eta Kitto..." bidaltzen didate etxera eta Internet-eri esker hau Blog hau topatu dut eta enteratu naiz Arrajolan etxeak egin nahi dituztela.

Herri horretan beti ibili behar da erne, ze gutxi usten duzunean "telaklavan". Gogoratzen naiz orain dela urte batzuk, norbaitek Akondian antena bat jarri nahi izan zuen, eskerrak jendea mugitu zela. Auzi honetan espero dut jendea mugitzea eta zeozer lortzea ze penagarri iruduko litzaidake halako toki ederra eta polita galtzea.

Gure gaztaroan Arrajola izan zen gure "valvulaescapea". Garai hartan langabezian geundenak harea joaten giñan gure "neurak" botatzera, belarrean etzaten giñan Amalurren usaina eta ikutua sentituz.

Eskuin aldera Urko mendia. Ezker aldean Unbeko bailara, (oraindik ez zegoen eginda polikiroldegia). "Zuloa" behean, goian zeru urdiña. "Fondo musika"z herriaren zarata, BRRRuuuuuuuuuuuuumm.....

Liburu bat eskuan, bokata, fruta,(Porrutxoren bat ere bai).

Bakarrik,lagunekin, nobixiaren batekin, txakurrekin, hango Artearen itzalean,txirtxilen bila, ikasten, idazten, irakurtzen....... amesten.

¡Ai Arrajola......

Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2006/09/05 23:01

Zer diñok Asier? Eibarren ez daguala parkerik? Hik ez dakik "Galeriasko parkia" nun daguan ala? Horko baztarretan bedarren bat edo beste egongo dok. Ez dittuk ikusten fatxadetan arbolak be pinttauta ala?

Motibo barik kejatzen gaittuk eibartarrok. Hor jaukagu Arrate, Kalamua eta Urko-puntia be. Gaiñera zetako bihar juagu hainbeste "berde", negozio inmobiliarixuak emoten daben dirutzia ikusitta?. Gora hormigoia Asier!. Dirua Jainko!

Serafin

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz