Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Fernando Muniozguren Urkiola

Fernando Muniozguren Urkiola

Asier Sarasua 2006/07/14 21:21

Lehenagotik be ezagutzen neban Fernando, beti be ...eta kitto euskera elkartian inguruan jira-bueltaka, baina gehixenbat 1996. urte inguruan hasi nitzan berakin hartu-emon estuagua eukitzen. 10 urte igaro dira, eta sasoi horretan gure inguruan gertau diran gauza asko ez ziran bardiñak izango Fernandorik izan ez balitza.

Sasoi haretan Eibarko Euskera Mintegixa sortu nahixan zebillen udaletxian, Eibarko euskeria jaso eta aztertuko zeban lantaldia. Hantxe batu zittuan Serafin Basauri, Imanol Laspiur, Juanan Argoitia, Antxon Narbaiza eta beste hainbat. Harrezkero, zenbat eta zenbat liburu kaleratu dira Eibarko euskerian inguruan?

Pixkat beranduago, Badihardugu Euskera Elkartia sortu genduan, Deba Ibar osoko euskaltzaliak batuko zittuan topagunia. Herri bateko eta besteko euskaltzaliak elkar ezagutu, eta danon artian euskalkixan alde indar haundixagua eitteko sortutako elkartia. Ez zan lan samurra. Herri asko, jende asko, interes desbardin asko... hori guztiori buztartzia ez zan biharleku erreza. Eta Fernando izan zan lan hori egin zebana. Nere ustez hori zan berak zekan ezaugarrixetako bat: batetik eta bestetik ezagutzen zittuan lagunak alkartzeko eta auzolanian ipintzeko gaittasuna.

Elkartiaren oinarri filosofikuak zehaztu zittuan, hasierako pauso ahulak sendotu zittuan, interes bardiñak euki arren alkar ezagutzen ez genduan lagun taldia bateratu zeban, eta ideia horren inguruan biharrian ipini ginttuan. Fernando ez zan geldirik egotekua. Beti zekan ideia barriren bat buruan, baina filosofua izan arren, ez zan filosofokerixetan gelditzen: ekimenak pentsau ez eze, gauzatu be eitten zittuan. Ez hori bakarrik: beste edozeiñen ideiak entzutzeko prest zeuan, eta edozein gazteren ekimena bultzatzeko eta animatzeko aparta zan.

Datozen urtiotan gure inguruan danon artian egingo doguzen ekimen askoren atzian, hantxe egongo da Fernando.

Fernandoren omenez kaleratutako ...eta kitto! ale berezirako berba batzuk eskatu zestezen Badiharduguko kide moduan. Leku edo denbora kontuak zirala eta, azkenian ez da kaleratu. Agertu dadila, behintzat, hamen, Fernandori egin gura detsagun omenaldi txiki hau.

etiketak: Euskara
Jaione Isazelaia
Jaione Isazelaia dio:
2006/07/14 23:41

..eta kittok eskatuta, Badiharduguko kide Jaione Isazelaiak be galdera batzuk erantzun zittuan Fernandon inguruan. Hau be ez zan kaleratu, eta hementxe, Fernandon lanan eta izakerian lekuko:

Badiharduguren sorreran Fernandorekin koinziditu zenuen. Zelan gogoratzen duzu sasoi hura?

Hasieran, batez be, asko alkartu giñan eta ilusiño haundixakin ekin gontsan lanari. Lehenago be ibilitta zeren holako proiektoren bat martxan jarri nahixan, baiña Badihardugu bezalako elkarterik ez zan gure inguruan. Baillara maillan euskalkixan inguruko interesa zeukan horrenbeste jente elkartzia eta haren inguruan lanian ekitziak guretako sekulako jauzia izan zan, Hasieran Badihardugu elkarte ibiltarixa izan zan, billerak baillarako edozein herrittan egitten giñuzen: Aretxabletan, Oñatin, Soraluzen... Sarrittan lekua topatzeko nahikua lan izaten giñuan, herriz herri ibili giñen sasoi harek oroimen onak ekartzen dots. Lekuak eta baillarako hainbat euskaltzale ezagutzeko aukeria emon zoskun horrek, helburu bera bageunkan be, oso jende ezberdiña elkartzen giñan: prentsa mundukua, euskera teknikarixak, filologuak, lege mundukuak, irakasliak... Hasierako corpus bilketa lanak bildu zeban jende kopururik haundixena, Koldo Zuazok gidatutako "Deba Ibarretik Euskararen Herrira" liburua argitaratzeko berrogeita hamar pertsona inguru ibili giñan lanian eta gutariko askok benetan sinisten giñuan liburuaren izenburuak diñuana.

Ze funtzio bete zuen Fernandok Badiharduguren sorreran eta gerora ere?

Bera izan zan elkartiaren sortzailetariko bat eta hasierako dinamizatzaille eta koordinatzaillia. Elkarte bat 2000 urtian sortziak badauka nahiko merito, baiña elkarte haura kohesionatu biharra zeukan, elkartzen giñuzen ideiak eta helburuak zehazten saiatu zan Fernando, bere lana "filosofatzia" izan zan batez be, filologuak ugari zirenez sarrittan suertatzen ziren filologiari buruzko eztabaida tekniko samarrak, orduan sarrittan esaten zeban: "Filologuen kontuak..." Bere ardura haundixena estatusa izan zan, eta elkartiaren oiñarri filosofikuak ezartzia. Hala be, hasieran sekulako lana egin zeben Asier Sarasuak eta berak elkartia dinamizatzen eta koordinaziño lanak aurrera eruaten.

Ze harreman izan zenuen zuk Fernandorekin?Ze oroitzapen dituzu? Nola definituko zenuke eta zer nabarmenduko?

Oso argi zeuzkan gauzak eta oso zehatza zan, horretaz gain, harreman sare haundixa zeukan bere lana zala eta, horrek asko laguntzen zeban, oso ohittuta zegoen dinamizatzaille lanak egitten, billerak landuta ekartzen zittuen eta horrek lana asko errezten zoskun. Ezer nabarmentzekotan bere ekimena nabarmenduko nuke, ideia berriak edozeinek euki leizke, baiña martxan jartzeko kapazidadia eta denboran zehar proiektuei eusteko adoria eukitzia ez da hain arrunta izaten, Fernandok hori danori egin zeban eta oin beste danok, bere arrastuari jarraittuaz, prisa eta zalaparta haundi barik, baiña tinko, BADIHARDUGU.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz