Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Matrakak eta Txaplatak

Matrakak eta Txaplatak

Asier Sarasua 2006/07/13 22:01

Eibartarrak zerrendan hasittako hari baten inguruan, berba bi agertu jakuz. Txaplata eta Matraka.

Badira berba batzuk, generorik izan ez arren, gizonezkuekin edo andrazkuekin bakarrik erabiltzen diranak.

Horren artian sartuko neukez goiko bixak. Toribio be begiratu dot eta berak be antzerakua diño:

TXAPLATA andra edo neska barritsua, jarixo haundikua, batzuetan astun samarra
"se aplica a hembras" (TE, 687), "adjetivo que se aplica a hembras" (TE, 653).

MATRAKA
Toribiok sexu bereizketarik ez dau eitten (Se dice de la persona repetidora e insistente), baina adibidian:
Sekulako matrakia dozu alabia*.

Neretzat matrakia ez da bakarrik "insistente". Hori txaplatia be bada. Matraka berbiak esangura bi dakaz. "Matrakia" neska txiki bihurrixa be bada, beti inguruan geldittu ezinda dabillena. Elhuyarrek be gauza bera diño: matraka: revoltosa

etiketak: Berbarik berba
asier
asier dio:
2006/07/17 15:53

>> Mordua esan zestazen, baiña gehixenak neskendako bakarrik ziran: zanpana, txoliña... Hau da markia! Zelako famia dakagun neskok! Eta mutillok ez dozuez halakuak merezi ala?

Bakoitxak berana daka! Zu txoliñ, matraka txaplatia.

Ni potrohaundi astakirten gixajua. ;-)

aintzane
aintzane dio:
2006/07/17 14:34

Oso gai interesgarrixa da hau, Asier. Ni sarrittan ibili naiz kontu honi bueltaka eta etxian be erabili izan dogu gai hau.

Eta, adibidez, gixajuak mutilak bakarrik dira? Eta koittauak neskak? eta umiak be bai?

Aurreko baten Enekok "zanpana" deittu zestan. Eta halako berba gehixago esateko eskatu netsan. Mordua esan zestazen, baiña gehixenak neskendako bakarrik ziran: zanpana, txoliña... Hau da markia! Zelako famia dakagun neskok! Eta mutillok ez dozuez halakuak merezi ala?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz