Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Enor (garatxoa)

Enor (garatxoa)

Asier Sarasua 2006/06/16 10:58

» ENOR garatxoa, verruga. • Larruazaleko goragune edo eskrezentzia, tamainaz aldakorra eta gehienetan birus batek sortua. Eskuan eta hatzetan agertzen dira gehienbat eta, gutxiagotan, aurpegian edo buruko larruazalean.

Neretzat berba arrunt-arrunta izan da beti enor hori. Nere amak enor bat daka zaman, eta nik beste bat eskumako eskuan. Enorra, sorgiñak sudur puntan eukitzen daben garatxo hori.

Baina kontxo! Atzo Hiztegi Batuakin jolasian, eta hauxe topau neban:

enor iz. Bizk. g.er. garatxoa.

Gutxi erabilia. Eta Elhuyarren bilatu, eta hori bez. Ez dakar.

Ez nekixan hain eremu txikiko berbia zanik. Jakin bai, Debagoienan (Bergaran eta abar), karetxa eta antzerako berbak erabiltzen dittuela, baina uste neban enor be arrunta zala beste eskualde batzuetan.

Itxuria danez, ez.

Eibarko Hiztegi Etnografikuan jaso genduan, eta Toribiok be badakar, jakiña::

» ENOR (Iz.)
verruga.
Osagilliak kendu zetsan arpegittik enor haundi bat.

Esak. Enorrak kentzeko asmotan erabiltzen zan lelua: "Enorra bat, enorra bi, enorrak daukaz hamabi". Para quitarse las berrugas de un lugar a otro más discreto, había una cantinela mágica, de la cual no recuerdo más que estos dos versos, que se decían con un dedo puesto sobre la excrecencia. (TE).

asier
asier dio:
2006/06/28 11:55

inguruan galdeketa txiki bat egin dot, eta Eibar-Ermua-Mallabia inguruan bakarrik ezagutzen dabe berba hori. Debabarrenan eta Debagoienan ez dabe erabiltzen. Durangaldian edo Lea-Artibai? Biharbada.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz