Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Egualdi berdia

Egualdi berdia

Asier Sarasua 2006/02/19 18:55

Ainhoa ni baino lehenago jaiki da, eta esnatu naizenian esan desta: "oso egualdi txarra dago, sekulako haixia, eta zeruak kolore rarua daka, Urko gaiñian berde-berde zeguan".

Koño! Arando basarriko Faustino Larrañagakin gogoratu naiz. 1904an jaixo zan, aurten 106 urte beteko dittu, eta holaxen esan zestan oin dala urte batzuk: "egualdi berdia, lehen zaharrak holan esaten juen, egualdi berdia, txarra, oso txarra, itsasotik sartzen dana".

Euskeria asko aldatu da 100 urtian, berbak galdu eta hiztegixa murriztu, baina gure aittajaunendako egokixak ziran referentzia batzuk, behintzat, oindiok be balekuak dira, zorionez.

Agiña-balleko 106 urteko basarrittar elebekarra, eta euskeria ikastolan ikasittako kalekumia, bixak batu dittu gaurko trumoi berdiak.

Eguraldi berde / egualdi berdia

berde tiempo crudo y desapacible. Egualdi gogorra, oso txarra, hotz eta euritsua.

Eibarko hiztegi etnografikoa

etiketak: Berbarik berba
eneko
eneko dio:
2006/02/20 02:06

Polita, Asier. Holakoa izan da gaurkoa, bai.

Oh: azken lotura, hiztegi etnografikora doana, ez dago ondo.

luze
luze dio:
2006/02/21 18:02

Markina-Etxebarri aldean "berde" erabiltzen da umore txarra edo mikatza adierazteko "(zuri-)berdetute" ere esan daiteke. "-Zuri berdetute kontestau jotzan"="Erretxinduta erantzun zioan" Beharbada kolorearekin baino haserre kontzeptuarekin dago lotuago berdearen asunto hori.

asier
asier dio:
2006/02/22 11:39

Bai, segurutik, Luze. Kasu honetan berdia ez da berdia izango, baina bardin detsa. Gustau ein jatan, azken baten, bixendako, egualdi berdia.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz