Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibar rebistia

Eibar rebistia

Asier Sarasua 2005/12/15 13:22

Eibar rebistaren lehen alea, 1952ko irailaTxiki-txikittatik ezagutu dot Eibar rebistia etxian. Nere aitxitxak zenbaki guztiak zekazen gordeta eta ondo enkuadernatuta, eta gurasuak be jasotzen zeben; azkenaldixan baitta neuk be. Rebisitia hile bittik behin heltzen da etxera, eta buzoian jaso eta lehelengo gainbegiratua gozagarrixa izaten da beti, "zer dakar oinguan rebistiak? zein agertuko da erretratuetan? zeinek idatziko ete eban?". Rebistiak dakarren prezintua ebagi eta lehelengo orrixak pasatzia ritual modoko bat da.

Rebistian gauza batzuk aldatuko neukez (gehixenbat euskera gitxiegi darabilelako), baina gustora jasotzen dot etxeko buzoian, neria sentitzen dot, eta nere herrixakin eta aurrekuekin lotzen laguntzen destala pentsatzen jata. Eibartar sentitzen laguntzen desta, komunidade aberats bateko kide. Ez dakit zelan esan, baina badakit zer esan gura doten.

Eibar: herriaren arima (1952-2005)

Rebistiorrek 50 urte bete dittu gure artian (egixa esan, 53 dira), eta hori aitxakixa moduan hartuta, erakusketia antolatu dabe Portalean: Eibar: herriaren arima (1952-2005). Eibar Rebistia zelan sortu zan, ibilbidia, argazkixak... Bixar zabalduko dabe, eta seguru eibartar guztiondako zoragarrixa izango dana.

"Eibar" rebistian lehelengo alia 1952ko irailan argitaratu zan parrokixako boletin moduan. Pedro Celaya abadia izan zan sortzailia eta bere zuzendaritzapian heldu zan herriko aldizkari izatera.

Don Pedro zan "alma materra" (zelan ez gogoratu beran motorrian, alde batetik bestera, askotan rebistia etaratzeko diru bila), eta bera hil zanian rebistia be hilzorixan zeguala emoten zeban. Baina ez. Celaya hil eta gitxira, "Pedro Celaya Fundazioa" sortu zan, eta Jose Mari Kruzetaren lanari esker, rebistia indartu, zabaldu eta sendotu egin zan. Jose Mari hil zanian, orain dala 3 urte inguru, Margarita Olañetak hartu eban biharlekua, eta aldizkarixak, behera egin biharrian, goraka jarrittu dau, inoiz baino hobeto.

Berrogetamar urteko biharra, eta eibartar askok egindako biharra, artikuluak idazten, erretratuak lagatzen, modu batian edo bestian laguntzen... Pertsonaiak, kirola, euskeria, obrak... Eibarko bizimodua.

Erakusketarako ale berezi bat be etara dabe. Ez da erreza 50 urteko laburpena aldizkari bakarrian sartzia, baina lan ona egin dabe, eta benetan interesgarrixa da.

Nahi dabenak Interneten dauka, Egoibarra.com webguneko Erakusketak atalian.

Zorionak eta eskerrik asko 50 urtiotan biharrian egon zarien guztiori.

Eta galdera bat: noizko Interneten? 50 urte eta gero, ez da ordua? Seguru nago Eibar.org webgunian prest egongo zirala laguntzeko.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz