Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Mitxeletak, mitxelekotiak eta kalaputxixak

Mitxeletak, mitxelekotiak eta kalaputxixak

Asier Sarasua 2005/12/12 12:15

Mitxeletia

Patricia Gómezek galdera hau egin zeban orain dala egun batzuk Erabili.com webgunian: Tximeleta adierazteko hitzak euskaraz?

Beti entzun izan dot 100 izen baino gehixago dakazela euskeraz, eta sekula ez dot sinistu. Patriciaren galderapian be, 20 izen inguru besterik ez dira agertu Erabili.com-en.

Halan da be, egixa da dozenaka izen badakazela. Eibarren mitxeletia esaten jako gehixenbat, baina inguruko herrixetan beste izen eta aldaera batzuk be entzutzen dira (izenak desbardiñak baino, aldaerak).

Erabili.com-en idatzi nittuan hórretako batzuk, eta orainguan nere txoko honetara be ekarri dittut, han botatakuak, eta beste batzuk:

  • Pitxoleta, Pitxilota, Pitxeleta: Legazpia, Arabaldea, Elorrio
  • Pitxilipeta, txipilipeta: Oñati
  • Txipeleta: Arrasate, Aretxabaleta, Oñati, Eskoriatza...
  • Txiperrete: Beasain inguruan
  • Mitxeleta: Eibar, Soraluze, Bergara, Elgeta, Durangaldea...
  • Mitxelekote, tximelekote: Elgoibar...
  • Kalaputxi, kalapitxi: Mutriku, Ondarroa
  • Txalupitxi: Markina
  • Txipillatoi: Ermua
  • Tximeleta: urola-kostan, Bergaran, Beasain inguruan...
  • Tximirrita: Urola-kostan(?)
  • Mitxirrita, mitxerrika, mitxerreta: Tolosaldea, Ataun
etiketak: Berbarik berba, Euskara
iker Zaldua
iker Zaldua dio:
2006/02/17 17:05

Apa Asier: Pozten naiz zu ere nire antzean , nostalgiko samarra zarelako,egia esan, gaur egun dauden aurrerapenekin , aurrera bai, baina azkarregi ez ote goazen pentsatzen dut.Atzera begiratu gabe eta gure bizimoduaren sustrai izan diren hainbat gauza ahaztuaz.Horietako bat hizkuntza da, eta hizkuntzan ere aurrera bai, baina atzekoa baztertu gabe egitea komenigarria litzaiguke. Beraz, egingo ditut bisitak orri hnetara eta eginen ditut ekarpenak. Gaurko, Pinpilinpauxa, Hernani aldean behintzat ikastoletan duela 15 bat urte entzuten zen hitza. Beraz, baduzu tximeleta esateko beste era bat. Ea heltzen zaren Atxagak aipatzen zuen kopurura ( ez dut gogoan kopurua, baina ehunka zirela uste dut)

Kepa Diegez
Kepa Diegez dio:
2005/12/12 16:30

Aupa Asier! ez dakit bilduta izango duzun, baina erronkaieraz, ez dakit zen herritan "sarnasarnafuera" esaten omen zen. Barregarria, ezta?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33