Aitta besuetakuak eta puntakuak
Horra hor dantzan dabizen beste berba bi: aittabesuetako (amabesuetako) eta aittapuntako (amapuntako).
Eibarren aittabesuetakua eta amabesuetakua dira formarik normalenak. Jende gehixenak horretxek erabiltzen dittu. Toribio Etxebarriak be ez daka besterik beran hiztegixan.
Halan da be, aittapuntako eta amapuntako be erabiltzen dira. Aitaponteko jatorriz, baina aittapuntako ahoz.
Eibar eta Debabarrena ingurukuak baino, Debagoienekuak dira gehixago horrek berbok, Soraluzetik hasi eta Gatzaga eta Oñatiraiño horixe besterik ez darabixelako. Badirudi Goierri inguruan be horixe darabixela.
Berbak ez dake mugarik, eta Soraluzetik Eibarrera bidia jarraittu besterik ez dauke.