Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko udalak neure semeari...

Eibarko udalak neure semeari...

Asier Sarasua 2005/11/15 08:52

Orain dala urte batzuetatik hona, Eibarko udalak domina bat erregalatzen detsa ume jaixo barri bakotxari. Domina horretan Eibarko armarrixa agertzen da, "zuen umeak bihotzaren ondoan eramango duen ikurra".

Manex irailan jaixo zan, eta atzo jaso genduan udaletxian oparixori, alkatian eskutitz eta guzti.

Aurrekaldian, bai, Eibarko armarrixa. Atzekaldian, barriz, umian datuak: izena, odol-taldea eta jaioteguna. Dan-dana erdera hutsian.

Arratsaldian udaletxera juan nitzan; domiñiori itzuli, eta eskaera-orri bat bete neban, udaletxiari hiru galdera egiten:

  • zergatik jaso dot erderazko bertsiñua?
  • zein da domina honen inguruan udaletxian darabilen hizkuntza politikia?
  • zer egin bihar dot euskerazko domiñia jasotzeko?

Eibarko umien %99,9 euskerazko ereduetan dagoz matrikulatuta, B eta D ereduetan. Udaletxiak baina, daneri erderazko domiñia bialdu.

Gustora emongo neukixo semiari Eibarko armarrixa, "gure umeak bihotzaren ondoan eramango duen ikurra". Garbi dago, baina, udaletxiandako Eibarko ikurra erderazkua dana.

etiketak: eibar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz