Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / -DUN atzizkia Eibarren

-DUN atzizkia Eibarren

Asier Sarasua 2005/07/15 14:03

Eibarren erabiltzen dittugun atzizkixen artian -dun da emmonkorrena. Sarri erabiltzen dogu, testuinguru eta berba askokin, eta gainera bizi-bizirik dago berba barrixak sortzeko.

Bi modutan erabiltzen dogu. Batetik, pertsona, gauza edo animalixa baten ezaugarrixa adierazteko. Esate baterako:

Abarkadun (baserritar), ahaldun, ajedun, atzamardun, hagindun, bizardun, bibotedun, berbaldun, buztandun, dirudun, eskoladun, euskaldun, erdeldun, fededun, hegodun, kopetadun (chica adolescente), koskordun, kulpadun, sinisdun...

Horretaz gainera, beste berba multzo bat sortzeko be balio dabe: lanbidiak. Beste inguru batzuetan -zale atzizkixa erabiltzen dabe horretarako (kamioizale = camionero), baina Eibarren, inguruko herri guztietan moduan, -dun atzikixak eitten dau lan hori.

Hamentxe adibide batzuk:

AHUNZDUN: cabrero
ANGULADUN: angulera
ARGIDUN: encargado del servicio de suministro de luz
ARRAINDUN: distribuidor de pescado
ARTODUN: repartidor de borona
ASTODUN: borriquero
EGURDUN: maderero
ERROSKADUN: rosquillero/-a
ESNEDUN: repartidor de leche
EZTIDUN: vendedor de miel
GANAUDUN: ganadero
GAZTAIDUN: vendedor de quesos
HAREDUN: arenero
IKAZDUN: carbonero
IZOZDUN: hielero
KAMIOIDUN: camionero
OILLARDUN: preparador de gallos de pelea
TAILLARDUN: industrial
TXARRIDUN: tratante de cerdos
URREDUN: vendedor de oro

Beste mordua be izango dira.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz