Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Gure Alfonsina. Maria Magunazelaia txirrindularia

Gure Alfonsina. Maria Magunazelaia txirrindularia

Asier Sarasua 2005/07/12 09:40

Maria Magunazelaia, 1929an karrera bat irabazi ostean Gaur be artikulo zoragarrixa laga desku Julen Gabiriak beran blogian, Alfonsina Morini txirrindularixaren historixia. Gizonezkuen artian 1924ko Girua korritzen ahalegindu, eta gizonezkuak baino hobia zalako, karreraritik bota zeben emakumia.

Gure herrixan be euki genduan gure Alfonsina. Maria Magunazelaia jakon izena. Euskal Herrixan bizikleta-karreretan parte hartu zeban lehelenguetariko andrazkua. GAC, Orbea eta BH taillarrak herrixan bertan eukitta, ez da harritzekua.

Oin dala hiruzpalau urte ...eta kitto aldizkarixan kaleratu neban artikulu baten zatitxo bat berreskuratu dot, eta honaxe ekarri.

Maria Magunazelaia "Maoma"

Maria Magunazelaia Iturrioz 1904ko abuztuaren 18xan jaixo zan Ermuko San Lorenzo auzuan. Aitta, Juan Magunazelaia, Zugastieta ingurukua zan, baiña Ermuara etorrittakua torlojo-taillarra ipintzera. Adari-jokuetan asko ibilittakua zan eta "Maoma" gatxizenaz ezagutzen zeban jendiak. Hortik heldu jakon Mariari be izenori. Maria aittakin hasi zan biharrian gaztia zala, eta gerora kartutxuak egitten zittuan Matsariko Thieme-Edeler lantegi alemanera pasatu zan.

Maria kirolari amorratua zan eta gazte-gaztetatik hasi zan kirola egitten, gehixenbat CDE-kin mendira juaten. Beran anaiak GACen egitten zebenez biharra, bizikletia jirau eta berihala hasi zan bizikleta gaiñian ibiltzen. Inguru guzti honetan lehenengo andria izan zan, eta Euskal Herri osuan be lehenenguetarikua. Oso gitxi ziran sasoi haretan (1925-1930 inguruan) txirrindulan zebizen emakumiak, eta sarri entzun bihar izaten zittuan Maria Maomak “mari-mutil” deitzen zetsenen barriak. Emakume gogorra, ez zan larregi larritzen eta berak txirrindulan ibiltzen jarraittu zeban. Gipuzkoa eta Bizkaian antolatzen ziran karreretan hartu zeban parte, eta baitta batzuk irabazi be. Anaiak, Eusebio Magunazelaiak, bizikleta-dendia euki zeban Isasi kalian. Bizikletak alkilatu eta konpontzen zittuen bertan. Lasterketa batzuetan be hartu zeban parte, baiña gehixenbat Isasi kalia atzeruntz igotzeko zekan artiagaittik gogoratzen dau jendiak.

Gerra ostian, 40 urtetik gora zekazela, alde batera laga zeban bizikletia, baiña lehelengo motorrak agertu ziranian Eibarren, sarrittan ikusten zan Maria Lanbretta gaiñian jarritta. Mendizaletasuna be beti gorde izan zeban. Angel Markanorekin ezkondu zan eta seme bat euki zeben, Roberto Markano Magunazelaia. 1957. urtian Madridera juan zan eta hantxe bizi izan da, 2000ko irailan 96 urte zekazela hil zan arte.

Argazkixa, Egoibarra.com.
Maria Magunazelaiak Eibarko Club Deportivoari eskainitako argazkia, 1929ko urria.

asier
asier dio:
2007/01/26 00:50

aupa Eneko,

poztutzen naiz artikulua interesgarri eta baliagarri gertatu bazaizu.

CDE: Club Deportivo Eibar.

Eta Wikipedian diozun "Ermuko Isasi Kalean" ere, Eibarko Isasi Kalean da.

Izan ere, Ermuan jaio arren, gazterik etorri zen Maria (eta sendi osoa) Eibarrera.

Eneko
Eneko dio:
2007/01/26 15:04

Konforme, primeran! :)

Mila esker Asier zure arretagatik.

Eneko
Eneko dio:
2007/01/25 23:14

Oso artikulu interesgarria benetan. Zure artikuluaren informazioaz baliatu naiz euskarazko wikipedian Mariari buruzko artikulua sortzeko: http://eu.wikipedia.org/wiki/Maria_Magunazelaia (SAKATU ESTEKA)

Dena den, zalantza bat sortu zait: CDE Club Deportivo Eibar al da? ala Club Deportivo Ermua?

Esker anitz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz