Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Etzin, etzan ala etzun?

Etzin, etzan ala etzun?

Asier Sarasua 2004/09/01 15:15

Oier Gorosabelek Eibartarrak zerrendan egindako galdera baten ostian, berba horren inguruko mezu trukia euki genduan posta-zerrenda horretan bertan.

Etzin esaten da Eibarren? ala etzan? eta etzun?

Ba, Eibarren hirurak esaten dira. Etzin da formarik arruntena, seguru asko. Toribio Etxebarriak horixe darabil (horixe bakarrik), eta gaur egun be, seguru asko, gehixen horixe entzungo da.

Etzan be normala da. Inguruko herrixetan be erabiltzen da, Debabarrena osuan, esate baterako, (Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Mutriku...) eta Eibarren be asko erabiltzen da, bai aditz moduan, bai beste izen batzuk sortzeko (etzangarrixa, etzanaldixa...).

Eta etzun gitxiago erabiltzen dan arren, basarrittarren inguruan eta gehixenbat Agiñaga inguruan erabiltzen da. Mogelek be horixe darabil.

Horretara, hiru aldaerak erabiltzen dira Eibarren: etzin, etzan eta etzun.

Seguru asko hiru aldaeren erabilera-esparruen erdixan dagolako Eibar. Debagoienan etzin darabixe, Debabarrenan etzan, eta Bizkai alderutz etzun.

Hamentxe Oierren lehenengo mezua
Nere lehenengo komentarixua
Amatiñoren mezu bat
Eta azkenengo mezua

Asier
Asier dio:
2011/03/07 11:53

Lazarragaren eskuizkribua gainbegiratzen eta, hantxe! "Etzin" darabil Lazarragak ("etzin" bai, behintzat; ez dot osorik irakorri eta biharbada beste formaren bat(zuk) be bai).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz