Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Arola, sopiña, elkorra eta ziriña

Arola, sopiña, elkorra eta ziriña

Asier Sarasua 2005/07/07 09:30

Madalenak Nere ama sukaldari ona da. Ona ez, zoragarrixa. Arzak eta Subijana ez dittut ezagutzen, baina ez dot uste sukaldaritza gehixago maitteko dabenik, eta sukaldaritzan horrenbeste denbora egingo dabenik. CanalCocina, TB programak, dozenaka liburu, bideo-koleziño guztiak... Beti dago jateko barrixak eitten, eta gozo-gozua urtetzen detsa danak.

Neri be pixkat gustatzen jata sukaldian jardutzia, eta denbora dexente pasau dot berakin sukaldian, koziñatzen ikasten, eta berbak ikasten. Sukaldaritzako berba mordua erabiltzen dittu; edo hobeto esanda, sukaldaritzan erabiltzeko modokuak. Euren artian, hónetxek etorri jataz gaur burura: sopiña, arola, ziriña eta elkortu.

Nere amak askotan esaten dittu holakuak:

Bizkotxuan sekretua mantekilliak daka, ezin da hotz-hotza egon, eta ezin da guztiz urtuta egon. Hori ondo eginda, normalian arol-arola (esponjoso) urtengo detsu; bestela, askotan, sopiña (apelmazado).

Eta leka patatak egun batetik bestera neberan egon eta gero:

Lekak onak dagoz, baina patatak elkortu ein dira (lehortu, gogortu).

Eta Maddiri puria eitten dihardudanian:

Botaixozu berdura gehixago, bestela ziriña (ariñegixa, urtsua) geldittuko jatzu, eta Maddiri senduagua gustatzen jako.

Txikittan ikasittako berbok, neretzat sukaldiakin eta jatekuekin lotutakuak izan dira beti, baina jakiña, beste dozenaka testuingurutan be erabiltzen dira, gerora ikasi doten moduan. Gehixenbat basarriko lanetan.

>>>arol Zentzu onian edo txarrian erabili leike arol berbia.
(1) esponjoso, blando, poroso. Erab. Zentzu onian, pastel arola, biguna, gozua. Baitta lur arola (labratzeko gozua, harrua), edo animalixa arolak (maittagarrixak eta uletsuak, konejuak eta bildotsak, esate baterako). Ant. sopin.

(2) hueco, fofo, superficial o de poca densidad. Erab. Zentzu txarrian: ogi arola (larregi pustu eta mamiñik ez daukana). Baitta, fruta arola (itxura ederra baiña gusto eta ur gitxi), berakatz arolak (zahartutakuak) edo persona arola (kanpolarrosia).

>>>sopin apelmazado; tierra húmeda y embarrada. Lur humel eta gogorra, lokaztutakua. Baitta ogixan mamiña, pastelak eta bizkotxuak gogorrak eta umel-tankerakuak diranian. Ant. arol.

>>>zirin 1 fluido, poco espeso; aguado.
Morokill hori ziriña dago, arto-urun gehixago bihar dau.

>>>zirin 2 Excremento de ave.
Etxostia ziriñez beteta dago, eta garbittu bat bihar dau.

>>>elkortu secar(se), endurecer(se). Ald. elkartu, alkortu. Erab. Elkortu egitten dira bai jateko batzuk (patatak, gaztaiñak...), bai lurra.
Gaztainak lokotz barik gorde ezkero elkortu eitten dittuk segiduan; alperrik galdu eitten dittuk. Guk beti oskol eta guzti gordetzen genduazen ganbaran eta 3-4 hillian onak egoten zittuan (JE).

Boleru
Boleru dio:
2005/09/20 15:13

Gexei! Demaseko euskera politte ta eleganti dakazue Eibarraldin. Dakixuen morun, Lea Artibain-be ezga atzin gelditzen... imajinateot ezautukozule ya gure eskualdeko Hitza-k dakarren bersinoi elektroniku ta bertako Foro famosu (bueno, famosu... geutzat!).

Halandabe ondiokan eztakau eskualdeko portal oso ta potente bat, zuen eibar.or ero goiena.net moure. Allakora!

http://www.11barri.info/foroa/index.php

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz