Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Zenbat diran, hamar diran, zenbat diran ikusi...

Zenbat diran, hamar diran, zenbat diran ikusi...

Asier Sarasua 2005/07/05 11:24

Oso kantu gitxi dakiraz, ez naiz kantari ona, ez ahotsez, ez zaletasunez. Baina badira txikittan etxian ikasittako dozena erdi kantu, oso gustoko daukadazenak. Euren artian, hamen beheko hau.

Txikittan ikasi neban, amagandik, baina berak aittan familixiari jasota. Gerora pare bat lekutan be topau dot, eta guk geuk be erabili genduan Laixetan, garixetan, basarrixa Eibarren erakusketarako. Izan be, erakusketian izena be kantu honetatik hartu genduan.

Zenbat diran, hamar diran,
zenbat diran ikusi,
oillua kakarixetan
oillarra hari ikasten.
Txakurtxua josten eta
arratoitxua labretan,
txindurrixa garixetan,
kakalardua laixetan.
Eperra nabotan, idixa dantzan, astua danbolin joten,
horren guztien erdixan zeuan zorrixa barrez ittotzen.


("Eibar, Kantuz kantu" liburuan beste bertsiño bat dago, antzerakua, 85. orrialdian).

etiketak: Eibarko euskara
Ixilpetik
Ixilpetik dio:
2005/07/07 11:06

Eneeeeeeee!!!

Zelako rekuerdo politxa ekarri arazi deztazun! Gurian amamak erakutzi zezkuan kantu hori txikitxan! Erdiko zati txiki bat ez neban ondo gogoratzen. :)

zaloa

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33
Arrazoia, bai! Aldatu dot, 1950 ingurua izango ... Asier Sarasua, 2025/08/16 08:34