Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Caleco biargiñac basarricueri elesiñuen gañian

Caleco biargiñac basarricueri elesiñuen gañian

Asier Sarasua 2005/07/04 22:10

Orain dala urte batzuk, Pablo Iglesias Fundaziñuak Madrilen daukan egoitzan, XX. gizaldi hasierako panfleto bat topau zeben. Eibarko sozialistak 1902-1920 bittartian argitaratzen zeben "Adelante" aldizkarixan orrixen artian agertu zan.

Badirudi garai beretsukua dala, 1902 ingurukua. Ez dago garbi "Adelante" aldizkarixakin batera kaleratu ete zan, edo bestela heldu ete dan Madrilera. Egilia be ezezaguna da. Labur-labur esanda, Kaleko bihargiñak, basarrikueri, euren botua eskatzen detse; ordura arte moduan botua goittarreri (republikano eta liberaleri) edo behetarreri (jauntxo eskumatarreri) emon biharrian, botua sozialisteri emoteko.

Badirudi, benetako argitalpen bat baino, ahoz esan biharreko hizketaldiren baten zirri-borrua dala, jendeaurrian bota biharreko hitzaldi bat. Ahozko hizkerian ezaugarriz betia, testu ederra da, aberatsa eta ariña. Pasarte antologiko batzuk be badakaz, Euskararen ereduzko prosan sartzeko modokuak. Ez dago dudarik, testu hau idatzi zebanak, ondo zekixan zer dan retorikia, eta lehenago be idatzitta zekazen antzerako testuak. Balitteke Akilino Amuategi "Txikillana" sozialista ezaguna izatia egilia.

Azterketa sakonagua biharko leuke, bai linguistikua, bai edukiñen ingurukua. Hori hurrengo baterako, baina testua, behinik behin, hementxe.

Gozatu.

Caleco biarguiñac Basarricueri Elesiñuen gañian

Elesiñuetaco demporan icustendosue bastarra gustiac comprometitzen sela ibiltzen diran votua quentzeco, eta gueyena gusurra, jaunchuac voto batzallien bitartes darabiena; eta onegaichic pentzaudogu caleco biarguiñoc basarricueri, aitzen ematia serbait ser pasatzendan calian.

Urte guchi dala biarguiñoc guengosen, ascomodutaco ugasaben gusurrequin biarreco presiuac galduta, alcarren beserueri campuan mercatzen etzen armia, eta bearguiñen lepora jausten sen erresultaua; merqueta ondo sela esiñ leiquian eiñ biarric, escopetia desacreditauas oian egunetic egunera, eta orregatic biarra guichitzen, ala eta gusti ere basarrico mutilles betetzen tallar gustiac eta gentia sobratzen san, gueuc ere lenas gañera alcarren contra mercatzenraño, eta gueldituguiñan criauric ere mantenidu esiñ eta atzera euren echetara bialtcen guendusela.

Eta biarric charrenac eguiten situen ugasabac, errico biarra desacreditatzen sutenac, amar valio suen gausegachic iru aintzen suenac, eta erria osticopian artzen se biltzanac, gure desgrasiac aprovechauta dirua aurreratzerá llegausiran, eta gaur dirua daucana sela dan jauna, nais eta edoser isan, pentsaisu selaco jaunchuac diran batzuec, ichu ichuan votua emoteco.

Piscabac mejoratzeco pentzau guenduan biarguiñen Sosiedadia eichia; presio obiac ipiñi gueure biarreri, gueuc probauta biarra entregau ugasaberi acreditaudeiñ escopetia, eta criau larregui es artu, esta beste onelaco errian comenisiran gausa on batzuec eicheco.

¿Uste dosue aintzallec, uguesaba aundic, edo jaunchoc lagunduescunic?

Ona sala ori danac esaten escuen, baña iñoc ere es lagundu; eta gueuc biarguiñ guisajuoc maquiñabat gau eta dempora galduta, eta pauso emonda conseguidu guenduan ofisiuetaco Sosiedadiac eichia, eta desio guendusen gausa asco conseguitzia; eta gaur dagos Eibarren Sosiedadiac presiuac jaso eta jateco beste irabastendabela len irabasten es eban asco; biarra obia eichenda eta gente guchiago sobratzenda oraiñ, biarran creditua gueichu da, eta errira dator asco diru gueyago; eta calia sembat obeto dabillen basarria ere obeto ibiltzendana danac daquigu; eta gura dogu ejempluau erri gustian sabaldu, biarguiñ gustiac gueu besala obeto jarri deichian, eta danoc bat eiñda iñdar gueyago daucagulaco, eusteco conseguidu dichugun gauseri eta aurrerá juateco asi garan birian.

Dabiltzas oraiñ jauncguac nundic gure sosiedade ederrac apurtuco, eta nundic biarguiñoc benderago artuco, eta nundic lagun batibe biarguiñan aldecari Ayuntamentura juaten es lagaco; eurac nai daben moduan erria manejatzeco; eta aspertugará osticopian euquigura gaichuen guisonac gueure votuequiñ gueuc aintzen ipinches.

Orregaichic lenguan batuguiñan saloyan biarguiñ daneri deichuta, eta pentzatu guenduan gueure artian apartautaco guisonac Sosiedadiequiñ eta biarguiñequiñ ondo beti portau diranac eruatia gueure votuequiñ Ayuntamentura, biarguiña defenditzeco.

Sobre larregui desgrasias icusi dogu, goicharrac eta betarroc biarguiñen mejoren contrariuac dirana, eta gueuc apartauta cuac gueure votuequiñ ataratzen es badichugu contrariua besteric aintzen euquico estoguna. Caleco biarguiñac eiñgo dogu aleguiña biarguiñari triunfua emoten; emen votua voto dala, seguru daucagu triunfua; baña basarricueri besela amenasuac emoten descues, votoric votatzen es badogu contrariuan favore, echetic quentzeco aintzeraño.

Baña votua sela dan norberac naidabenari votatzeco, votantiac nai dabena aintzen ipiñcheco, es edoseiñ guisonec iñori quendutaco votuequiñ berari conveni jacosen guisonac aintzen ipiñcheco: leguian debecauta dago iñori votua quentzia amenasuequiñ eta compromisuequiñ; nai saltzia eta nais erostia, nais aintzia voto truque edoser gausa, nais venetan, nais gusurrarequiñ generalian eichen daben moduan.

Eta guc biarguiñoc gura dogu votua voto isandeilla, Ayuntamentuco eiñ deichian erriac nai dichuan guisonac, eta es comprometedorienac eta tramposuenac. Orregachic quejauco gara biardan lecura, votua biar estan moduan quentzen dabenegaichic, eta justicia billa juan gausia isandeiñ biardan moduan, eta topatzen es badogu es daualaco biarguiñari norc entzun arrosairic; gueu obligauco gará eichera. Eta uste dogu suec ere lagunduco descusuna gausa guichibat biarguiñan favorecuac ataratzen.

Biarguiñen parteco comisiñua

 

(Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia liburutik transkribatuta)

etiketak: Eibarko euskara
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz