Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Txantxurkillo, txantxurkillua

Txantxurkillo, txantxurkillua

Asier Sarasua 2005/07/04 10:18

Txantxurkillua edo buztanbikotxa. Erderaz "tijereta. Momorro politta eta alaia. Bai, hala uste dot nik. Beti gustau izan jataz. Zenbat bidar eingo neban jolasian txantxurkilluekin umetan, eskurik esku pasauaz, ipurdixan daroien artazixari begira.

Gure etxostian frutarbolak genkaguzen: sagarrak, keixak, madarixak, pikuak... eta inguru horretan ehundaka egoten ziran. Aspaldi ez neban ikusten txantxurkillorik, eta asteburuan, hará, pare bat egokittu jataz parian. Eta gogoratu naiz zenbat aldiz erabiltzen nittuan esku artian umetan, eta erdi-ahaztuta nekazela, koittauak.

Hamendik jasotako argibide batzuk, Eibarko Hiztegi Etnografikotik

txantxurkillo • tijereta (Forficula auricularia).
• Ald. zanzurkillo. Sin. buztanbikotx.
Txantxurkilloz jositta dago keixia, kolkuan be sartu jata bat (Nerea Areta). / Hau be gaiztua da. Zanzurkillua esaten gentsagun guk. Sagarrian egoten dira horrek, bai (Roberto Isasi, Kallon).


etiketak: Berbarik berba, Natura
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33
Arrazoia, bai! Aldatu dot, 1950 ingurua izango ... Asier Sarasua, 2025/08/16 08:34