Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Moskaran (moskan, moskoron) / Lokotz (lakatz)

Moskaran (moskan, moskoron) / Lokotz (lakatz)

Asier Sarasua 2005/06/30 09:54

Urtaruak aurrera doiaz, uda betian gaoz, eta udazkeneko frutuak be hasi dira betetzen. Intxaur-arbolak moskaranez jositta dagoz, eta gaztaina-lokotzak be hasi dira agertzen.

Euren barruan dagoz borobiltzen frutuak, intxaurrak eta gaztainak, udazkenian basoko-animalixak zer jan euki deixen.

---------------------------------------------------------

Gaztaina lokotza lokotz, gaztaiña-lokotz • envoltorio de la castaña, cápsula espinosa y erizada que cubre el fruto. • Gaztaiñiak eukitzen daben arantzaz betetako oskola. • Ald. lakatz, gaztaiña-lakatz, kaztaiña-lokotz...
Esak. Gaztaiña-lakatza baiño latzagua izan.
Udazkenian, umetan, eskolara juan biharrian gaztaiñatara gustorago. Hagia hartu, (edo zardaixa igual) eta gaztaiñatara. Hau guztiau gaztaiñia zuan, bai? eta erreza zuan. Gaztaiñak bota, eta gero lokotzak jaso. Matxardiaz, e? Matxardiaz, bestela, gaztaiña-lokotzak oratzia ez dok bromia! (EA). / Gaztaiña-lokotza lezkotxe ikutu ezindako zittal bat einda dago aspaldi honetan gure uezaba (TE).


Moskaran, intxaurra moskaran1 envoltura de la nuez, cáscara verde de la nuez; 2 mancha que deja la cáscara verde de la nuez. • Ald. moskan, moskoron.


etiketak: Berbarik berba, Natura
Igor Ingo
Igor Ingo dio:
2005/07/01 19:22

Nire aldean (Bidasoa ingurua), gaztainarenari morkots esaten diogu. Intxaurrarena, egia esan, ez nekien. Usain fuertea duela bai.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz