Euskal Herria Googlerentzat
Googlek produktu berria aurkeztu du aste honetan Google Earth
Produktu polita, erakargarria: gure planeta osoko irudiak satelitetik aterata, eta puntu batetik bestera ere eramaten zaitu, hegan. Oraindik Beta bertsioan dago, baina ez da zaila konturatzea epe laburrera zelako indarra izango duen.
Alderdi teknikoez, baliabideez eta abarrez beste hainbatek egin dute berba. Nik pare bat kontutxo bakarrik aipatu nahiko nituzte.
Batetik, Googleren mapetan agertzen den Euskal Herriko toponimia guztia gaztelaniaz dagoela. Ulergarria, nire ustez ("what a hell is euskera?"), baina norbaitek (Jaurlaritzak? Euskaltzaindiak? Internautok?) zerbait egin beharko luke. Google da Euskal Herriak duen leiho handi eta zabalena.
Bestetik, Google Earth horrek garbi lagatzen digu Euskal Herriko zein ingurune diren erakargarrienak amerikarrentzat. Mundu guztia ez da agertzen definizio-maila berarekin mapetan; ulergarria den moduan, New Yorkeko irudiek eta Saharakoek ez dute zehaztasun maila berbera. Euskal Herrian bertan ere, hiru ingurune dira bereziki eskaneatu dituztenak:
- Iruñea (Sanferminak)
- Bilbo (Guggenheim)
- Hendaia-Baiona (Le Pays Basque)
Ce fini! Horixe gara euskaldunak amerikarrentzat.