Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Bilixak, Aratak eta Paittak

Bilixak, Aratak eta Paittak

Asier Sarasua 2004/06/13 12:30

bilixa.jpg Eibarren gaztelerazko "pato" esateko hiru berba darabiguz: bilixa, paittia eta aratia. Euren artian, baina, badago alderik. Basarrikuak bilixak dira; pasekuak aratak, eta paittak... ba, danetik piskat. Arata /aratia:
Euskal Herri osoko berbia. Ekialderutz juanda, ate edo ahate entzungo dogu; gure inguruan eta Bizkaixan ahata edo antzeko formaren bat. Eibarren beti amaierako -a horrekin, baina hiru aldaera daukaz: ahata, arata eta agata. Esango neuke bigarren formia dala normalena. Hirugarrena Soraluze aldekua da gehixago.

Ahatak, normalian, errekakuak dira, edo pasian datozenak. Basarrikuak normalian, bilixak.

Paitta / paittia:
Berba hau Mendebalde guztian erabiltzen da (paitta, paitu, pato, patta...). Eibarren ez da larregi erabiltzen, eta gehixenbat basarriko ahatak izendatzeko erabiltzen da.

Bili / Bilixa:
Eibarren basarriko edo etxeko ahatak bilixak dira. Inguruko herrixetan (Soraluzen eta Ermuan) ezagutzen dabe berbia, baina ez dabe erabiltzen: "eibartarren berbia dok hori".

Ume-berbetan be erabiltzen da: "nun dago bili-bili?". Eta basarrixetan, bilixak erakartzeko (jaten emoteko, esate baterako), orduan be bili-bili-bili... esaten jakue. Oillueri purra-purra-purra... esaten jakuen moduan, bilixeri bili-bili-bili...

Eibartik kanpo ez dot sekula entzun. Entzunda dakat Bizkaiko kostaldian antzarkumeri bilidxo esaten detsela, baina bertan galdetu eta ez dot erantzunik jaso.

asier
asier dio:
2005/01/05 12:21

Gerora jakin dot Nafarroa iparraldian (eta Gipuzkoa nafarrian, Hondarribia, Irun...) antzerako forma bat erabiltzen dala: "pirua".

Hasiera batian oso desbardina dirudi, baina euskeraz arruntak dira b/p eta l/r kontsonantien arteko trukiak. Beraz, bili(o)/piru, ez dagoz hain-hain urrin.

Auskalo.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz