Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Sanjuanak Eibarren

Sanjuanak Eibarren

Asier Sarasua 2005/06/24 15:02

Eibarko Hiztegi Etnografikotik berba eta historixa batzuk etara dittut.

San Juan egun • día de San Juan, 24 de junio.
• San Juan bezperan orduan eitten zan sua. Solo bakotxian su bat e! Zenbat solo daren, hantxe, ta gero kurutziak ipiñi solo ertzetan, lau ertzetan, ta urte guztian egoten ziran. Etxian be ipintzen ziran kurutzak ate sarreretan. Gero, “San Juen, San Juen kantau”. Ta bedinkatzen zan sobria, aurtengo sobria: kipulia, berakatza, porrua, baba lorak, larrosak eta dagozenak. Garixa ta artua bedeinkatu! Ta gero ha gorde hurrengo urterako. Hurrengo urtian gero, ha botatzen jakon suari, su bedeinkatu izan deiñ. Harekin bota su guztieri pusketatxo bana su bedeinkatu izan deiñ (AJKE). / Ointxe San Juanetan ez. Oiñ gitxi ikusten da halako saltua, baiña lehen bai. Lehen, ni gaztia nitzanian, gizonezkuak eta pun! Ta pasatzen eben gaiñetik! Baiña jentia listotu ein da… Sua ta ura beren neurrixan (AJKE).

San Juan txiki • día siguiente al día de San Juan, 25 de junio.

sorba, sanjuan sorba • ramo de San Juan. • Ortuari eta lorekin egitten da txortia. San Juan egunian bedeinkatzera eruan, eta urte guztian etxia babestuko dau. Hurrengo urteko sanjuan suan erretzen da. Aldaera. sobra.
• Sanjuan sorbia eitteko larrosia, lirixua, mielua, garixa, artua, berakatza eta kipulia erabiltzen genduazen (EA). / Lorak batzen genduzen San Juan sorbia eitteko geuk. San Juanetako sorbia bedinkatzeko. Krabeliña txiki-txikixa, eta gero hari berakatza-ta, kipulia-ta, garixa-ta, artuata... Horrek gehitzen jakozen hara sorbiari, eta ha gero Arratera bedeinkatzera (AJKE).

etiketak: eibar, Eibarko euskara
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz