Kaskajo eguna / Kaskajuen eguna
Sanjuan bezperia; gaur hasiko dira Sanjuanak Eibarren. Lizarrako dultzaiñeruak helduko dira eguardixan estaziñora, jentia kalera, suzko-erroberak gabian, tiobibuak Txantxazelaixan...
Aurten egongo da, horraittiok, barrikuntza txiki bat. Eibarko kuadrillak maskotia etara dabe: Kaskajo.
Kaskajo eguna
Baina zergaittik Kaskajo? eta zer da kaskajo eguna?
kaskajuen egun se le llamaba así al viernes.
Lehen Untzagan udan eguenetan eta domeketan musikia. Hantxe eitten genduan dantzan. Hantxe topau najuan nik nobixia! Ta eguena zan kaballero txikixan eguna. Eta barixakua kaskajuen eguna.
Eta Toribio Etxebarriak, Kaskajo berbiaz:
» KASKAJO [kaskailu] (Adj.) insensato; "De poco seso" (TE, 482).
Bere dotoretasun guztiagaz, kaskaju haundi bat; badakizu zein.
Azkenaldixan triste samar egon dira Eibarko sanjuanak, sasoi batekuekin konparauta giro gitxikin. Aurten 40 gazte-kuadrilla aurkeztu ei dira ekitaldixetara eta jaixetara, maskotia be atara dabe... Aurtengo egitaraua be, azken urtiotako zabal eta bizixena. Ia jendiak erantzutzen daben. Egin deiguzen kaskajokerixak!
Gora Sanjuanak!
Kaskajuen eguna barikuro akordau eragitten dabenik ez da falta ondiokan. Elgetan, barikuro-barikuro zorionak emoten dotse kaskajuek alkarri. Ni, esaterako, ibiltzen naiz lehiaketa moduko baten.
Barikua bada eta Udaletxeko Juan Ramon idazkarixa ikusi ezkero zorionak emoten dotsadaz (ahal bada berak neri baiño lehenau). Kaskajuen eguna dalako zoriontzen dot Iñaki Urgoitia medikua be. Baitta beste hiru-lau lagun. Gure kuadrillan galduta dago ohitturia, baiña ondiokan badago hau ohitturiau daukanik.
Gaur zortzi jaixak dira Elgetan, azoka nagusiko eguna. Jaixetako barikuari kaskajuen eguna deitzen jako aspaldittik, eta egitarauan be holaxe agertzen da. Guk Toribio Etxebarriarik ez eta ez dakit jasota egongo dan...